Ondasunen ziurtagiria

ZER DA?

Eskatzailean dituen ondasunak biltzen dituen ziurtagiria edo eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emana duen adierazteko ziurtagiria eskatzea. Datu horiek Udalaren erregistro administratiboetan, hau da, ondoko erroldetan daude jasota:
- Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
- Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Lizentzia Fiskala
- Ibilgailuen Errolda
Normalean ziurtagiri hau doako justizia (Abokatuen Elkargoan edo etxebizitzako Epaitegian aurkezteko) edo laguntza ekonomikoak eskatzeko ematen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Titularraren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: Unean bertan, aurrez aurre eginez gero.Eskaera telefonoz edo Internet bidez eginez gero, 24 ordutan.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Eskatzaileak identifikatu.
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Ziurtagiria egin.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Eskaera aurrez aurre aurkezten ez bada, posta ziurtatu bidez bidaliko da helbide fiskalera.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              - Ondasunen ziurtagiria adin txikiko baten ondasunei buruzkoa bada, eskaera aitak, amak edo tutoreak egingo dute, eta jasotzeko familia-liburua aurkeztu beharko dute.
                                                                                                                                                                                                                                                              - Interesduna ez den pertsona batek jaso dezake ziurtagiria. Horretarako, baimen-inprimakia eta datu fiskalen titularraren NANaren fotokopia aurkeztu beharko dira.