Zergen ordainketa egunean izatea egiaztatzen duen agiria, eta beste ziurtagiri batzuk

ZER DA?

Agiri honek egiaztatzen du ziurtagiria egiten den datan zergadunak ordaindu beharreko guztiak ordainduta dituela.
Horretaz gain, honako ziurtagiriak ematen dira:
- Jarduera, higiezin edo ibilgailu baten gaineko zerga betebeharrak eguneratuak izateari buruzkoa.
- Zorrik ez izatearen gainekoa, TAO txartela eskuratzeko.
- Interesdunak Udalarekin dituen zorren ingurukoa.
- Interesdunak Udalean zatikatua duen zorrari buruzkoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Ondainagiriaren titularraren NANa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

                                                                                                                                                                                                                                                            * Segurtasun arrazoiengatik, agiria eskatzaileak adierazitako helbidera bidaliko da, baldin eta helbide hori helbide fiskalaren berdina bada. Bestela ez da bidaliko.

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: Unean bertan, aurrez aurre eginez gero.Eskaera telefonoz edo Internet bidez eginez gero, 24 ordutan.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Behar diren datuak egiaztatu eta, zuzenak badira, ziurtagiria egin, behar bezala zigilatu eta sinatua.
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Interesdunari ziurtagiria eman.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK