Niessen Kulturguneko auditoriuma eta entsegu gela erreserbatzea

ZER DA?

Niessen Kulturguneko auditoriuma edo entsegu-gela erabiltzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek, edo euren ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa (inprimaki eskaera badago). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Eskatzailea, irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundea bada, beren estatutuak aurkeztu behar dituzte, baldin eta lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu badira.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En la recepción del Centro Cultural Niessen: Lunes: 17:00-20:00 ? De martes a viernes: 10:00-13:00 y 17:00-20:00 ? Sábado: 10:00-13:00
    Alfonso XI 11 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Se puede solicitar por teléfono.
    Alfonso XI z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante, se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 449634.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                      KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                      5.4.1 - Erakundeei orokorrean:
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa, orduko20,60 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa egun 1eko alokairuarengatik (6 ordutik gora erabiltzeagatik, eguneko144,20 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa, orduko46,36 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa egun 1eko alokairuarengatik (6 ordutik gora erabiltzeagatik), eguneko324,52 €
                                                                                                                                                                                                                                      5 lanegun, astelehenetik ostiralera, asteko432,60 €
                                                                                                                                                                                                                                      7 egun, astelehenetik igandera, asteko757,12 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa, orduko15,45 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa egun 1eko alokairuarengatik (6 ordutik gora erabiltzeagatik), eguneko108,15 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa, orduko41,21 €
                                                                                                                                                                                                                                      Oinarrizko tarifa egun 1eko alokairuarengatik (6 ordutik gora erabiltzeagatik), eguneko288,47 €
                                                                                                                                                                                                                                      7 egun, astelehenetik igandera, asteko612,92 €
                                                                                                                                                                                                                                      5 lanegun, astelehenetik ostiralera, asteko324,45 €
                                                                                                                                                                                                                                      Pertsona eta ordu bakoitzeko20,40 €

                                                                                                                                                                                                                                      Kulturaren, kirolaren, gazteen edo hezkuntzaren arloan jarduten diren irabazi-asmorik gabeko erakundeak, Udalaren intereseko jarduerak burutzen dituztenak 5.4.1. ataleko tarifa guztiei %20ko deskontua ezarriko zaie, zerbitzu teknikoei eta laguntzaileei dagozkienei izan ezik.

                                                                                                                                                                                                                                      Udalaren intereseko jarduera burutzen duten elkarteek Errenteria Hiria Niessen Kulturguneko auditoriuma edo entsegu-aretoa erabili ahal izango dituzte tarifan salbuespena aplikatuta. Aipatutako instalazioak urtean bi aldiz erabili ahal izango dituzte, 5 orduz gehienez ere aldi bakoitzean, edo behin, gehienez ere 10 orduz, betiere herritar ororentzako jarduerak badira. Sarreraren prezioa gehienez izango da 5€.

                                                                                                                                                                                                                                      PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                      • Aurreikusitako epea: Astebete.
                                                                                                                                                                                                                                      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
                                                                                                                                                                                                                                      2. Egutegian aretoaren erabilgarritasuna egiaztatu eta erreserba baieztatu.
                                                                                                                                                                                                                                      3. Eskaera eskaneatu eta datu basean gorde.
                                                                                                                                                                                                                                      4. Eskatzaileari informazioa eman, jarraitu beharreko urratsen inguruan (sarrerak, beharrak zehaztu...).
                                                                                                                                                                                                                                      5. Behar izanez gero, eskatzailea eta Kulturguneko soinu/argi teknikaria harremanetan jarri.
                                                                                                                                                                                                                                      6. Hala balegokio, erabilerari dagokion tasaren likidazioa igorriko zaio ekitaldiaren ondorengo hilabetean.

                                                                                                                                                                                                                                        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

                                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                        • Eskaera egiteko epea: egutegia 4 hilabetero zabalduko da. Urtarrila eta apirila bitarteko erreserbak egiteko epea, irailaren 1etik aurrera izango da; maiatzetik abuzturako erreserbak, urtarrilaren 1etik aurrera; eta irailetik abendurako erreserbak, maiatzaren 1etik aurrera. Eskaerak 15 eguneko aurrerapenaz egin behar dira.
                                                                                                                                                                                                                                        • Irizpideak:
                                                                                                                                                                                                                                          • Udal programazioa kontuan hartu beharko da (bai aretokoa eta baita kaleko ekintzak ere).
                                                                                                                                                                                                                                          • Urtez urte errepikatzen diren ekintzak kontuan hartu beharko dira (bai aretokoak eta baita kaleko ekintzak ere).
                                                                                                                                                                                                                                          • Egun bererako 2 eskaera jasotzen direnean, herriko elkarte edo eragileei emango zaie lehentasuna. Irabazi-asmorik gabeko elkarteek ere lehentasuna izango dute.

                                                                                                                                                                                                                                        Aretoen ezaugarriak:
                                                                                                                                                                                                                                        AUDITORIUMA

                                                                                                                                                                                                                                        • Edukiera:
                                                                                                                                                                                                                                          • Butakak: 268 plaza
                                                                                                                                                                                                                                          • Butakak eta aulkiak: 300 plaza
                                                                                                                                                                                                                                          • Butakarik gabe: 435 plaza
                                                                                                                                                                                                                                        • Eszenatokia: Rosco motako pieza mugikorrez osatua
                                                                                                                                                                                                                                          • Zabalera: 8 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Gehienezko zabalera: 11,5 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Hondoa: 7 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Gehienezko hondoa: 9 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Altuera guztira: 5,5 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Kardaren altuera: 7 m

                                                                                                                                                                                                                                        ENTSEGU-GELA

                                                                                                                                                                                                                                        • Edukiera: 86 pertsona
                                                                                                                                                                                                                                        • Eszenatokia: Rosco motako pieza mugikorrez osatua
                                                                                                                                                                                                                                          • Ahokadura: 10 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Gehienezko ahokadura: 11,5 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Hondoa: 9 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Eszenatokiaren atzealdea: 1 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Altuera guztira: 6,5 m
                                                                                                                                                                                                                                          • Kardaren altuera: 8 m