Film Laburren Jaialdiko Lehiaketa

ZER DA?

Ikus-entzunezko artea sustatu eta lantzearren, Film Laburren Jaialdiko Lehiaketa antolatzen da.
Lanak aurkezteko epea oinarrietan zehazten da.
Epaimahaiak ondoko sari hauek emango ditu:

  • Zuzendaritza onenari saria: 1.000€, diploma eta trofeoa.
  • Animaziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
  • Fikziozko film labur onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
  • Film labur dokumental onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa.
  • Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa.
  • Euskarazko lan onenari saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Oarsoaldeko film labur onenari saria: 300€, diploma eta trofeoa. (betiere aurreko sariren bat jaso ez badu)
  • Gazte saria: 600€, diploma eta trofeoa.
  • Aipamen berezia eta trofeoa gizonezko eta emakumezko aktore onenari (diru-saririk gabekoa)

OHARRA: Gazte saria lortzeko aukera izateko, lanaren zuzendariak eta egileak 16 eta 25 urte bitarteko adina izan behar du.

NORK ESKA DEZAKE?

Lehiaketan edonork parte har dezake, inolako adin mugarik gabe. Lanaren zuzendaria egiletzat joko da. Eskaera ordezkari batek egin dezake.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Postaz:
  • No se puede solicitar por correo postal.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante, se puede solicitar más información llamando al teléfono.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 34

                                                                                                                                                                                                                                          Internet bidez: lanak CLICKFORFESTIVALS eta FESTHOME plataformaren bitartez aurkeztuko dira, honako helbideetan:

                                                                                                                                                                                                                                          http://www.clickforfestivals.com/.

                                                                                                                                                                                                                                          https://festhome.com

                                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                          Obren bidalketa-gastuak parte-hartzailearen kontura izango dira.

                                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                          1. Lanak jaso
                                                                                                                                                                                                                                          2. Hautaketa Batzordeak lehen aukeraketa egiten du
                                                                                                                                                                                                                                          3. Epaimahaiko kideak elkartu eta sariak ebazten dituzte
                                                                                                                                                                                                                                          4. Irabazleen akta prestatu
                                                                                                                                                                                                                                          5. Sari banaketa egin

                                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                            Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

                                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                            • Sariak jasotzera, derrigorrez, egileak edo horrek egiaztatutako ordezkoak etorri beharko du sari banaketaren egunean.
                                                                                                                                                                                                                                            • Udalak eskubidea izango du Jaialdira aurkeztutako film laburra Udalak berak antolatutako emanaldietan emateko.
                                                                                                                                                                                                                                            • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Errenteriako Udalak oinarri hauetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.