Premiamendu probidentziaren aurkako errekurtsoa

ZER DA?

Premiamendu bidearen kontrako birjapen errekurtsoa.
* Premiamendu probidentzia: borondatezko epealdiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria eredu normalizatuan, birjapen errekursoaren arrazoia azalduz.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, errekurtsoa aurkeztu ondorengo egunetik aurrera
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Txosten teknikoa
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Ebazpena eta jakinarazpena pertsona interesdunari.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Premiamenduzko probidentziaren aurka agertzeko ondoko arrazoiak onartuko dira soilik:
                                                                                                                                                                                                                                          a) Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidearen preskripzioa.
                                                                                                                                                                                                                                          b) Borondatezko epean zorra atzeratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskatzea, edo zergabilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
                                                                                                                                                                                                                                          c) Likidazioa ez jakinaraztea.
                                                                                                                                                                                                                                          d) Likidazioa deuseztatzea.
                                                                                                                                                                                                                                          e) Premiamendu probidentziaren edukian zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duen akats edo hutsegitea.
                                                                                                                                                                                                                                          * Errekurtsoa jartzeak soilik ez dakar premiamenduzko prozedura etetea. Inpugnatutako probidentziaren exekuzioa automatikoki etenda geratuko da interesdunak eskatuta, baldin eta probidentziaren zenbatekoa bermatzen bada.