Informazioa: bankuko kontuetan egindako bahiturak eta erretentzioak altxatzea

ZER DA?

Premiamenduzko bidearen jakinarazpena egin denetik zorra ez bada ordaindu, kontu korronteak bahitu egingo dira.

Kreditu etxeetan irekitako kontuetan dirua bahitzeko bahitura diligentzia egingo da. Bahitura horrek zordunak entitatearen bulego batean dituen saldo guztiak hartuko ditu bere baitan, administrazioak ezagutu ala ez kontu bakoitzaren identifikazio-datuak, borondatezko epean ordaindu ez den zorraren kopuru osoa gehi epe exekutiboari dagokion errekargua, interesak eta hala dagokionean sortu diren kostak.

Errekurtsoa edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeko aukeraren kalterik gabe, ordaindu behar duen pertsonak frogatzen badu bahitu ezin den ondasun edo eskubideren bat bahitu dela edo aurrekoa baino kopuru handiagoko kantitatea bahitu dela, diru-bilketako organoak aginduko du bahitura berehala altxatzeko edo kobratutako gehiegizko kopurua itzultzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Kontu korronteen titular diren pertsona fisikoek edo juridikoek, edo haien ordezkariek, behar bezala egiaztatzen badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Informazioa jasotzeko: interesdunaren NANa edo agiri hori ordezten duen bestelako agiriren bat.

Bahitura altxatzeko eskaera egiteko:

Interesdunaren NANa edo agiri hori ordezten duen bestelako agiriren bat.

Eskaera eredu normalizatuan, eskaeraren arrazoia azalduz.

Erretenitutako kopurua ezin dela bahitu egiaztatzen duen dokumentazioa.

Blokeatutako banketxe-konturaren azken hiru hilabeteetako mugimenduak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1.- Eskaera jaso gainerako agiriekin batera, egiaztatu, eskaneatu eta sarrera erregistroa eman.

                                                                                                                                                                                                                        2.- Bidezkoa denean, erretenitutako kopuru osoa edo zati bat altxatu; dagoeneko egin diren altxamenduen kasuan, dagokion dirua itzuli.

                                                                                                                                                                                                                        3. Eskaeraren ebazpena eskatzaileari jakinarazi.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK