Okerreko sarrerak itzultzea

ZER DA?

Zerga Administrazioak Udal Ogasunari oker egindako dirusarrerak itzultzea zergapekoei, subjektu urratzaileei edo batzuen zein besteen ondorengoei beren zerga edo obligazioak betetzean edo zigorrak ordaindu direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek dagokion baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan , eskaeraren arrazoia eta banku konturen bat azalduz (IBAN). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: Eskaera aurkeztu ondorengo egunetik aurrera 6 hilabetetan jakinarazi behar da ebazpena.
                                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                          1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
                                                                                                                                                                                                                                          2.- Txosten teknikoa
                                                                                                                                                                                                                                          3.- Ebazpena eta jakinarazpena pertsona interesdunari.
                                                                                                                                                                                                                                          4.- Ordainketa (dirua itzultzea)

                                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                            Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Diruzaintza

                                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                            Okerreko sarrerak itzultzeko eskubidea aitortzeko prozedura ofizioz edo interesatuak eskatuta hasiko da, kasu hauetan:
                                                                                                                                                                                                                                            a) Zerga-zorrak edo zigorrak bi aldiz ordaindu direnean.
                                                                                                                                                                                                                                            b) Ordaindutako kopurua administrazio egintza edo autolikidazio bat dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa baino handiagoa izan denean.
                                                                                                                                                                                                                                            c) Zerga-zorren edo zigorren kopuruak preskripzio epeak amaitu ondoren ordaindu direnean.
                                                                                                                                                                                                                                            d) Zerga araudiak horrela jasotzen duenean.
                                                                                                                                                                                                                                            Observaciones