Ordainketa zatikatuaren sistema berezia. Aldizkako epemuga duten ordainagiriak eta jakinarazpen kolektiboa.

ZER DA?

Borondatezko epean, aldizkako epemuga duten ordainagiriak eta jakinarazpen kolektiboak zatika ordaintzeko eskaera egitea.

Zatika ordaintzeko sistema honen bitartez ordain daitezkeen zergak ondorengoak izango dira, betiere, jarraian adierazitako baldintzen arabera:

1.- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 80 eurokoa edo gorakoa izatea.

Zatiak 40 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: apirilaren 9a, maiatzaren 9a eta ekainaren 9a.

2.- Landa- nahiz hiri-ondasun higiezinen gaineko zerga.

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 140 eurokoa edo gorakoa eta 1.000 eurotik beherakoa izatea.

Zatiak 70 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: uztailaren 9a, abuztuaren 9a, irailaren 9a eta urriaren 9a.

3.- Hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzua.

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 90 eurokoa edo gorakoa izatea.

Zatiak 45 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: urriaren 9a, azaroaren 9a eta abenduaren 9a.

Ordainagiria 2, 3 edo OHZ. zerga bada, gehienez 4 zatitan egingo da. Zatikien ordainketak zergadunak egingo ditu ordainagiriaren zati bakoitzak daukan azken eguna baina lehen.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok (titularra) edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.. erantsi

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan erantsi. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.

2.- Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia eta, hala badagokio, ordezkariaren NAN fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratzea.

                                                                                                                                                                                                                                        2.- Eskatutako erreziboa zatikatzea, zergadunarekin adostutako zatietan.

                                                                                                                                                                                                                                        3.- Zergadunari zati horien berri ematea, ordainketak egin ahal ditzan.

                                                                                                                                                                                                                                        4.- Ordainagirien ordainketaren jarraipena egitea.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Ordaindu behar duen pertsonak edo haren ordezkoak, erreziboa ordaintzeko borondatezko epea amaitu aurretik erabili ahal izango du ordainketa zatikatzeko sistema berezia.

                                                                                                                                                                                                                                          Helbideratutako ordainagiriak izanez gero, ordaindu behar duen pertsonak edo haren ordezkoak, ordainagiria ordaintzeko borondatezko epea amaitu aurreko astebeteko epean erabili ahal izango du ordainketa zatikatzeko sistema berezia.

                                                                                                                                                                                                                                          Eskatzaileak ez du izango zorrik ordaintzeko epe exekutiboan, ezta trafiko zigorrik ere.

                                                                                                                                                                                                                                          Ordainketa zatitzeko sistema berezi hau, zatiak epe barruan ordaintzeko baldintzapean dago. Ordainketa egin ezean, ordaindu gabeko zatiaren epe exekutiboari hasiera emango zaio.