Diru-laguntzak banatzeko Udalak deitu duen lehiaketan parte hartzea (Gizarte Zerbitzuen azpisaila). Diru-laguntza lerroak: I.- Gizarte ekintza eremuko jarduerak. II.- Drogomenpekotasun Prebentziorako Programak. III.-Erretiratuen elkarteen ekintza programa

ZER DA?

Diru-laguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Gizarte Zerbitzuen udal azpisailak egindako deialdian parte hartuta, diru-laguntza lerroren bati jarraituz.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .
  3. Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.
  4. Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
  5. Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.
  6. Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua
  7. Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.
  8. Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira
  9. Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.
  10. Dirulaguntza lerro bakoitzaren eranskinean adierazitako dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta sarrera erregistroan eman eta bere kasua, kopia itzuli interesatuari.
                                                                                                                                                                                                                                                            2. Gizarte Zerbitzuen azpisailera helarazi.
                                                                                                                                                                                                                                                            3. Eskaera eta agiriak zuzen aurkeztu dirala egiaztatu eta dokumentazioa eskaneatu.
                                                                                                                                                                                                                                                            4. Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
                                                                                                                                                                                                                                                            5. Gizarte Zerbitzuen azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egin eta eskaera bakoitzari puntuazioa emango dio, deialdian ezarritako irizpideen arabera. Lortutako puntuazioari jarraiki, txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren kopurua zehaztuko du.
                                                                                                                                                                                                                                                            6. Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio batzordera (udal teknikariek osatutako organoa), harek onartu dezan.
                                                                                                                                                                                                                                                            7. Ondoren, proposamenaren inguruan,Herritarrak Informazio batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
                                                                                                                                                                                                                                                            8. Azkenik, sail edo azpisaileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              -Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, edo zerga obligazioak ez baditu betetzen, ez dago diru-laguntza kobratzerik.

                                                                                                                                                                                                                                                              - Deialdi bakoitzari dagokion informazio zehatza, Dirulaguntza lerro bakoitzari dagokion eranskinean dago jasota.