Gainbalioak: hiri lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga likidatzea

ZER DA?

Zuzeneko zerga honek hiri lurrek izaten duten balio gehikuntza zergapetzen du, jabetzaren titularitatea eskualdatu denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.

NORK ESKA DEZAKE?

- Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
- Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean (salerosketak,...), lurraren eskualdatzailea edo ondasun eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskualdaketa jasotzen duen jatorrizko dokumentu publikoa eta horren kopia.
Egungo araudia eta eskura ditugun baliabide telematikoak kontuan izanda, kasu askotan dokumentuak Ziurtagirien Notaritza Agentziaren bitartez aurkezten dira.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        I. - PORTZENTAI TAULA
                                                                                                                                                                                                                        a) Urte 1etik 5era (urteko portzentaia)3,1 %
                                                                                                                                                                                                                        b) 10 urte arte (urteko portzentaia)2,8 %
                                                                                                                                                                                                                        c) 15 urte arte (urteko portzentaia)2,7 %
                                                                                                                                                                                                                        d) 20 urte arte (urteko portzentaia)2,7 %
                                                                                                                                                                                                                        II. - TARIFA
                                                                                                                                                                                                                        Karga tasa:10,20 %

                                                                                                                                                                                                                        Ordaindu beharreko kopurua da lurren balioak sortzapenaren unean ageri
                                                                                                                                                                                                                        zuen eta gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzari oinarri zergagarri bat ezartzearen emaitza.
                                                                                                                                                                                                                        Balio gehikuntzaren kopurua = lurren balioa x urteen araberako koefizientea x urte kopurua

                                                                                                                                                                                                                        Oro har, lurren balioa zerga ordaindu behar den datan duten balio katrastalarekin bat etorriko da.

                                                                                                                                                                                                                        Kuotaren %50eko hobaria dago, ofizioz ezartzen dena, lurrak eskualdatzen direnean eta jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, heriotza dela-eta oinordeko eta adoptatuen eta izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003ko Legean xedatu bezala izatezko bikoteen alde irabazizko erabilera eginez.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 4 urte, aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera. Adierazitak preskripzio epea amaituta, ezin izango da likidazioa ordaintzeko eskatu.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2.- Likidazioa egin.
                                                                                                                                                                                                                        3.- Interesdunari likidazioa jakinarazi.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, Hipoteka Legearen Aldaketaren ondorioz, zerga hau ordaindu behar duen edozein egintza edo kontratua jasotzen duten dokumentuak Jabetza Erregistroan inskribatzeko, aldez aurretik egiaztatu beharko da eskualdaketaren helburu den lurra kokatuta dagoen Udaletxean autolikidazioa, aitorpena edo jakinarazpena egin izana.
                                                                                                                                                                                                                          Aurkezteko epeak
                                                                                                                                                                                                                          - Bizien artekoa denean, epea 30 lanegun
                                                                                                                                                                                                                          - Heriotza dela-eta denean, sei hileko epea izango da, urtebetera arteko luzatu ahal izango dena, subjektu pasiboak eskatuz gero.

                                                                                                                                                                                                                          2017ko otsailaren 16an Konstituzio Auzitegiak emandako epaiak konstituzio-kontrako eta nulutzat jotzen ditu uztailaren 5eko 18/1989 Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 4.1, eta 4.2.a) eta 7.4., soilik balio-gehikuntzarik izan ez duten egoerak tributaziora jartzen direnean .

                                                                                                                                                                                                                          Horren ondorioz, zerga hori aldatzen duen martxoaren 26ko 2/2017 FOru Dekretua-Araua onartu zen, besteak beste adierazten duena zergaren zerga-betebehar nagusia sortu dadin beharrezko izango dela lursailen balio-gehikuntza izatea. Hori erabakiko da ondasuna erosi zenean balio eta ondasun bera transmititzean duen balioa alderatuta (eskritura edo dokumentu publikoan jasotako erosketa eta transmisio balioak).

                                                                                                                                                                                                                          Kontsideratzen baduzue ez dela lursailen balio-gehikuntzarik izan, berraztertzeko errekurtsoa jar dezakezue likidazioa eskatuz eta bidezko dokumentazioa ekarriz.