Pertsona desgaituak: ibilgailua aparkatzeko txartela

ZER DA?

Dokumentu publiko honek egiaztatu egiten du aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonek joan-etorriak egiteko erabiltzen dituzten ibilgailuak beren helbide edo helmugatik ahalik eta hurbilen aparkatzeko duten eskubidea.

Hiru eskaera mota daude: Txartel arrunta, behin-behinekoa eta pertsonen garraio kolektibora bideratutako txartela. Lenengo eta bigarren motatarako txartela eredu berdina erabiltzen da eta garraio kolektiborako, beste txartela mota bat.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak
Baldintzak:
-Desgaitasuna ofizialki onartua duten pertsonek, Errenterian erroldatuta badaude eta mugikortasun arazoak badituzte. Ezgaitasuna aldez aurretik Aldundiaren Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako ebazpenez justifikatu behar da; bertan mugikortasun baremoan 7 puntu edo gehiago onartzen zaizkio, eta A, B edo C egoeran egotea.

-Desgaitasuna ofizialki onartuta ez izan arren mendekoak direla (mugirkotasun arazoak edo ikusmen urritasuna) ezagutu edo aitortutako pertsonak.

-Desgaitasuna ofizialki onartuta ez izan arren neuroendekapenezko gaixotasun bat diagnostitkatu zaien pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: Astebete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Baldintzak betetzen direla konfirmatu
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Dekretua eta komunikazioa, erabiltzaileri argazki bat eskatu eta txartela osatu eta pertsonari eman.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Berritzerakoa: ziurtatu baldintzak betetzen direla eta txartelaren erabilpenarekiko luzapena egin.
                                                                                                                                                                                                                                                            4.- Egindakoa pertsonaren expedientean adierazi.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              - Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago desgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan behar da.
                                                                                                                                                                                                                                                              - Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
                                                                                                                                                                                                                                                              - Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.