Gaixotasun kroniko larria duten pertsonentzako errehabilitazio psikosozialerako eguneko zentroa

ZER DA?

Banakako arreta soziosanitario eta integrala eskaintzen die, errehabilitaziora bideratua, egunean zehar, mendekotasun egoeran dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonei. Horretarako jarduera multzo koordinatu eta antolatu bat garatzen du, diziplinarteko lantalde baten bidez, pertsona horien autonomia pertsonalaren errehabilitazioa landu eta mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak arintzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko, zaintzaileei laguntza emateko eta pertsona bere komunitatearen ingurunean mantentzea ahalbidetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Buruko gaitza izan eta eguneroko bizimoduaren jardueretan laguntza behar duten pertsonek, honako baldintzak betetzen badituzte:
- Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan.(fitxa ikusi GMBB)
- Errenterian erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
- 20 eta 64 urte bitartekoak izatea.
- Minusbaliotasun maila %33 edo gehiagokoa aitortua izatea.
- Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik .
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Eskaera Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroan egin daiteke:
                                                                                                                                                                                                                                          Galtzaraborda etorbidea, 69
                                                                                                                                                                                                                                          20100 Errenteria
                                                                                                                                                                                                                                          Telefonoa: 943 24 92 93
                                                                                                                                                                                                                                          csm.renteria@osakidetza.net
                                                                                                                                                                                                                                          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia Web