Bazterkeria egoera arriskuan dauden pertsonentzat gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua: pausoz-pauso

ZER DA?

Udal zerbitzu honen helburua da gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzea egitea bazterkeria egoera jasateko arriskuan dauden pertsonekin. Zerbitzua intentsitate baxukoa da (gehienez 2 ordu astean) eta eguneroko bizimoduan txertatzen da, gizarte bazterkeriari aurre egiteko.
Pertsonek gaitasun pertsonalak edo talde-gaitasunak garatzea du helburu, autonomoak izan eta gizarteratu daitezen, baita familian zein komunitatean bizikidetza egokia eraman dezaten ere, eta ohitura, jokaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak alde batera utzi eta egokiagoak bereganatu dezaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden eta bertan bizi diren 18 urtetik gorakoek, baldin eta gizarte bazterkeria jasateko arrisku egoeran badaude, 385/2013 Dekretuaren Gizarte Bazterkeria Baloratzeko tresnaren arabera baloratuta, eta Gizarte Zerbitzuek baliabidearen egokitasunaren gainean txosten teknikoa egin ondoren.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: baliabidea egokia den baloratu ondoren, hilabeteko epean esku-hartzea hasten da.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Kanpoko enpresari esku-hartzea hasteko eskaera.
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Aurkezpen bilera, harrera eta “elkargune” taldearekin harremanetan jartzea.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Balorazioa, diagnostikoa eta plana egin eta esku-hartzea hasi.
                                                                                                                                                                                                                                                            4.- Jarraipena eta udal gizarte langilearen, enpresako profesionalen eta pertsonaren arteko koordinazioa.
                                                                                                                                                                                                                                                            5.- Ebaluazioa eta esku-hartzea itxi.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              Orokorrean, interbentzio bakoitzak gehienez 18 hilabete iraungo ditu.