GAZTELUTXO: gaueko eta eguneko harrera zentroa

ZER DA?

Intentsitate baxuko laguntza-zerbitzua da. Aldi baterako berehalako alojamendua eskaintzen die ez alojamendurik ez hori lortzeko diru baliabiderik ez duten eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei, Errenterian erroldatuta egon ala ez.
Zentroak 23 alojamendu-plaza ditu eta ondorengo helburuak ditu:
- Ondokoak eskaintzea: 3 egunetan, 3 hilabetetik behin, gaua bertan pasatzea, mantenua (gosaria, bazkaria eta afaria), higiene pertsonala, garbiketa zerbitzua eta urgentziazko oinarrizko arropa. Betiere ohiko etxebizitzarik eta hori lortzeko baliabiderik ez duten pertsonei.
- Egoera honetan daudenei informazioa eman, eta baloratu eta aholkularitza ematea dituzten eskubideen gainean eta eskuratu ditzaketen gizarte zerbitzuen berri izan dezaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Adin nagusiek, beren jatorria, bizilekua edo egoera administratiboa edozein dela ere, Errenterian egon eta alojamendurik ez duten eta eskuratzeko baliabiderik ez duten pertsonei, baldin eta:
- Ez gaixotasun fisiko edo psikikorik badute eguneroko bizimoduaren zereginak gauzatzeko ospitaleratzea edo profesionalen aldian behingo arreta edo hirugarren pertsona batzuen laguntza izatea eskatzen diena.
- Ez badira nabarmen mozkor bertaratzen edo zentroan bizikidetza aztoratzen duen bestelako drogaren baten eraginpean.
- Ez badute bertara sartzea debekatua, funtzionamendu arauetan aurreikusitako zigorren baten ondorioz.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Alojamendua eskatzen duen pertsonaren NAN, AIZ, Pasaportea edo EBn onartutako agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Centro municipal Gaztelutxo
    Miguel Alduntzin 20, behea 20100 Errenteriako Udala
    9:00 - 21:00

                                                                                                                                                                                                                                                                  KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                                  Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                                  PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                                  • Aurreikusitako epea: eskatzaileak eskaera egiten duen unean jasotzen du erantzuna. Baldintzak betetzen baditu eta plaza libreak badaude baiezkoa izango da
                                                                                                                                                                                                                                                                  • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                                  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                                  ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                                  ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                                  1.- Pertsonari zerbitzuan alta eman. Bidezko ebazpena egin.
                                                                                                                                                                                                                                                                  2.- Zerbitzuaren pertsona erabiltzailearen txartela egin eta eman.
                                                                                                                                                                                                                                                                  3.- Gaztelutxon alojamendua eman, zentroaren araudi orokorraz informatu, ohea eman, kontsigna,...
                                                                                                                                                                                                                                                                  4.- Alta eta baja erregistroa mantendu, artatutako biztanleen ezaugarriak, emandako zerbitzuak, gorabeherak eta kexa eta iradokizunak.
                                                                                                                                                                                                                                                                  5.- Zerbitzuaren koordinazioa eta etengabeko ebaluazioa Gaztelutxoko udal arduradunarekin.

                                                                                                                                                                                                                                                                    UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                                    Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                                    OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                                    Onartzeko ordutegitik kanpo bertaratuz gero, eta plazarik badago, Gaztelutxon behin-behinez sartuko da eskatzailea, hurrengo goizean baldintzak betetzen dituela egiaztatu eta bidezko erabakia hartzen den arte. Horretarako, interesdunak 09.00etan bertaratu beharko du egonaldia formalizatzera. Horrela egin ezean, plaza gal lezake. Uztailean zentroa itxia egoten da.

                                                                                                                                                                                                                                                                    Gaztelutxo zentroan 4 plaza berezi daude, bazterkeria egoeran dauden Errenteriako pertsonei alojamendua emateko. Kasu hauetan pertsona gizarte zerbitzuetako teknikarien laguntzarekin, interbentzioa prozesu bat egiten ari da eta ondorioz, teknikoki bere egonaldia 3 egunetakoa baino luzeagoa izatea proposatu daiteke.