Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL)

ZER DA?

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonei zuzendutako dirulaguntzak dira, gizarte bazterkeria egoerak saihesteko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko

NORK ESKA DEZAKE?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo beraien ordezkariak:
- Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea eta eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
- Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
- Hemezortzi urte izatea
- Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5.artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.
- Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabiderik ez izatea. Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13.artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurre egiten da zerbitzua ematearen kostuei.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu, dagokion dirulaguntza kopurua proposatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren ebazpena eta horren jakinarazpena interesdunari.
                                                                                                                                                                                                                                        4.- Informazioaren berri ematea Kontuhartzailetza sailari, ordainketa egin dezaten.
                                                                                                                                                                                                                                        5.- Eskaera artxibatu.
                                                                                                                                                                                                                                        6.- Hiruhilabetero eta urtero Eusko Jaurlaritzari zuriketa egin, berak Errenteriako udalari urtero ematen dion diru kopuruaren kargura tramitatu eta onartu diren GLL eskaeren bidez.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzako web orrian