Etxez etxeko Laguntza zerbitzua

ZER DA?

Laguntzarako eta prebentziorako zerbitzua da, mendekotasun egoeran dagoen edo egoteko arriskuan dagoen pertsonari bideratua, bere etxean bizitzen jarraitzeko laguntza izan dezan. Etxeko lanak egin eta erabiltzailea bera zaintzea du helburu, etxean bertan bizitzen moldatu eta komunitatean integratu dadin, bakartze egoerak saihestuta.
Zerbitzuaren barruko jarduerak:
- Etxeko laguntzako jarduerak (janaria prestatu, jantziak, etxebizitzan mantentze-lanak egitea)
- Laguntza pertsonaleko jarduerak (garbiketa eta higiene pertsonala, ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza, janzten eta jaten laguntzea, medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatu eta botiken segimendua egitea, etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea.
Zerbitzutik kanpo honako jarduera hauek geratzen dira:
- Lagun egiteko eta paseatzera joateko zerbitzua.
- Etxe berean bizi diren familiako kideei edo adiskideei arreta zuzena ematea, baldin udal zerbitzu teknikoen aburuz zerbitzuaren erabiltzaile ez badira.
- Etxean bizi diren gainerako pertsonei zuzenean mesede egiten dieten etxeko lanetan laguntzea.
- Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakuntza behar bada (injekzioak ipintzea, tentsioa hartzea, zundak erabiltzea, ultzerak eta eskarak tratatzea, eta ezagutza espezializatuak eskatzen dituzten zenbait botika ematea).
- Etxean konponketa garrantzitsuak egitea (pintatzea, papera ipintzea...).
- Udaleko zerbitzu teknikoek prestatutako txostenean aurreikusten ez diren zeregin guztiak.

NORK ESKA DEZAKE?

- Autonomia galtzearen ondorioz, laguntza zerbitzua aldi baterako edo modu iraunkorrean behar duten pertsonek edota familiek edo beraien ordezkariak. Salbuespenezko kasuetan izan ezik, Errenterian erroldatuta egon behar dute, zerbitzua ematea nahi duten etxebizitzan.
- Zehazki:
- Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsonek edo beraien ordezkariak.
- Autonomia pertsonalerako zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonek edo berain ordezkariak.
- Honako familia talde edo pertsona hauek edo beraien ordezkariak: Zama gehiegi dutenek; harreman gatazkatsuak dituztenek; gizarte egoera ezegonkorrak dituztenek; edota gaixotasun fisikoen edota psikikoen ondorioz arazoak dituztenek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurrez aurreko hitzordua eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak, Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Gizarte langilearen balorazioa ( bisita egin ondoren non adierazten den zerbitzuaren edukia eta intentsitatea, onuradunak orduko pagatu beharduen prezioa zehaztea, zein etxez etxeko laguntzaileari dagokion zerbitzua ( udaletxekoa-kanpoko enpresakoa), aurkezpena familia eta laguntzailearen artean,...)
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunaren txostena eta honen jakinarazpena interesdunari.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Ebazpenaren berri ematea Diruzaintza-Zergabilketa arloaei, erabiltzaileei tasaren likidazioa egin dezaten.
                                                                                                                                                                                                                                                            4.- Hilero zerbitzua eskaintzen duen kanpoko enpresaren fakturei oniritzia eman (Sareko programa informatikoaren bidez.)
                                                                                                                                                                                                                                                            5.- Foru Aldundiari hiru hilabetean behin menpekotasuna duten pertsonei zerbitzu honen bidez emandako arreta orduen zuriketa egin.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK