Genero-indarkeria egoeren balorazioa.

ZER DA?

Antzemandako edo Udal gizarte zerbitzuei jakinarazitako etxeko indarkeria edota genero indarkeria egoera posibleren hurbilketa egitea datza.

NORK ESKA DEZAKE?

Adin nagusikoek eta horien mende dauden adin txikikoek, Errenterian erroldatuta badaude edo/eta erresidentzi efectiboarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04
  • En el Servicio de información y de asesoramiento jurídico para la violencia de género: .
    Errenteriako Udala
    016.

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: hasierako larritasun-adierazleen eta pertsonaren kolaborazioaren araberakoa. Lehenengo hitzordurako: 1-15 egun bitarte. Hasierako balorazio-ikerketarako: 3-6 hilabete / Itxaron-zerrendan jartzen da eta esku-hartzea hasteko ez dago itxaron-zerrendarik.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Hasierako balorazioa egitearen ondorioz babes beharreko egoera dela irizten bada bidezko babes-baliabideak aktibatzen dira. Larrialdiko alojamendua eskatu, akonpainamendua salaketa jartzeko, bidezko txostena ematen da eta baloratzen da egoeraren arabera Gipuzkoako Foru Aldundiaren prestazio espezifikoren bat eskatu behar den (arreta psikologikoa, juridikoa, laguntza ekonomikoa,...). Hala dagokionean, espedientea formalizatu eta eskaera bidaltzen da Extranet aplikazio informatikoaren bidez. Udal gizarte zerbitzuen egoeraren jarraipena egiten dute, Aldundiko profesionalekin elkarlanean.
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Hasierako balorazioaren ondorioz baloratzen bada pertsona arrisku edo kalteberatasun egoeran dagoela, egoera baloratzen jarraitzen da (pertsonarekin harremanetan jarri, pertsona esanguratsuekin hitzordua eskatu, bisitak etxera, familiarekin harremanetan dauden beste gizarte eragile batzuengandik informazioa eskatu,...) eta gizarte esku-hartzea hastea proposatzen da jarraipen, koordinazio eta ebaluazio etengabea eginez, eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatzen dira.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Egoera hauen arreta espezifikorako egun dauden udal zerbitzu eta prestazioak honakoak dira: udal gizarte langileak, esku-hartze psikosozialeko programa, Eskualde-mailarako auto-laguntzako talde-programak, udal-emakumeetako taldeak, Joskintza taldeko programak eta aldi baterako ostatuko etxebizitzak.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              Etxeko indarkeria edota genero indarkeria jasaten duten biktimei bideratutako udal programak zein Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gainerako prestazio eta zerbitzuak jasotzeko balizko gizarte bazterketa egoera udal gizarte zerbitzuek baloratu behar dute.