Adinekoentzako tutoretzapeko etxebizitza

ZER DA?

Intentsitate baxuko alojamendua da, egonaldi luze edo iraunkorretarako, adineko pertsona autonomoei edo mendekotasun egoeran daudenei (I maila) bideratuta.

Etxebizitzan dauden profesionalek honako funtzioak egiten dituzte: tutoretza, bitartekaritza, gizarte akonpainamendua eta gainbegiratzea, eta, behar izanez gero, arreta pertsonala eta laguntza etxeko lanetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian bizi diren 65 urtetik gorako pertsona autonomoek edo mendekotasunaren I. maila duten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Zerbitzu honetan ordainketa partekatua dago, eskatzailearen diru-sarreren arabera.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Balorazio elkarrizketa egiten da zerbitzuaren kudeaketaren ardura duen teknikariarekin, eskatzaileak tutoretzapeko etxebizitzan sartzeko profila duen zehazteko.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Etxebizitzara laguntzen zaio eta berarekin biziko diren gainerako pertsonak eta etxebizitzaren ardura duen profesionala aurkezten zaizkio.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Egoera pertsonalaren jarraipena eta eskatzailea nola moldatzen den aztertzen da, behar dituen baliabideak tramitatzen dira,...

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK