Erretiratuen Udal Elkarteak dinamizatzeko egitasmoa

ZER DA?

Udal egitasmo honen bitartez, erretiratuen 8 udal-elkarteetan erretiratuen partaidetza aktiboa bultzatu nahi da beraien ekintzen antolaketan, Horretarako laguntza profesionala eskaintzen zaie, bai beraien autogestiorako baita 8 udal elkarteen artean elkarrekin egiten dituzten ekintzak antolatzeko garaian ere.

Erretiratu-elkarteetan era antolatuan parte har dezaten sustatu nahi da eta dinamika aktibo bat sortzea erretiratuei egunero ekintza desberdinak egiteko aukera eskainiz, besteak beste isolamendu, menpekotasun,...egoerak saihesteko asmoz.

NORK ESKA DEZAKE?

Erretiratuen 8 udal elkarteetan eramaten da aurrera egitasmoa eta bere onurak jasotzeko elkarte hauetako kide izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Erretiratu elkarteko kide izateko eta eskaintzen dituzten ekintzetan parte hartzeko informazioa elkarte bakoitzean ematen da.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre elkarte bakoitzean

KOSTUA

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

Ez dagokio

UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

OHARRAK

Prozeduraren epea
Ez da prozedura administratiboa, dinamizazio programa da eta sustatzen dituen ekimenetan parte hartzeko erretiratuen elkarte bateko kide izan behar da.

2015-2016ko Jarduerak