Informazio, baliospen, diagnostiko eta orientabide zerbitzua

ZER DA?

Zerbitzua honela bideratzen da:
- Pertsona eta familiei honako informazioa ematea:u Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioak, eskubide eta betebeharrak, koste eta onurak eta egindako eskaera zein puntutan dagoen.
- Hasierako balorazio-hurreratzea egitea pertsonaren behar eta gaitasunez inguruan eta bere inguruneaz; ondorioztatzen bada gizarte esku-hartzea hasi beharra dagoela, pertsonari proposatzen zaio hasierako gizarte diagnostikoa batera egitea.
- Pertsona prestazio ekonomikora edota bere beharrei erantzuteko ondoen egokitzen zaion zerbitzura bideratzen da edota, hala badagokio, beste arreta sistema batzuetara.
- Hasierako diagnostikoa egiten den kasuetan, diagnostikoak aholkatzen badu kasurako profesional erreferentea izendatzea eta Arreta pertsonalizatutako Plana egitea. Gizarte akonpainamendu zerbitzua eskaintzeko aukera dago.
- Tramitazio, kudeaketa eta koordinazio funtzioak egitea Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioak jasotzeko.
- Gizarte Zerbitzuen Sistemaren arreta jasotzea eska dezaketen herritarren gizarte beharrak antzeman eta beharrezko jarduketak hastea.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak. Horiez gain EAEn dauden pertsonak lehen zerbitzu hau eska dezakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: egoera bakoitzak behar duen arreta motaren araberakoa. Informazio puntuala eskuratzea: hilabete 1 / balorazio-diagnostikoa: 6 hilabete-urtebete / Esku-hartzea: ez dago eperik.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Informazio eskuratzeko arreta puntuala bada: egindakoa erregistratu eta, hala badagokio, beste arreta sistema batzuetara bideratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Egoerak Gizarte Zerbitzuen jarraipena beharko duelako susmorik baldin badago eta kolaborazioa badago: ezagutzeko fasea hasi, pertsonarekin lotura sortu, eta ahalbidetu, hala badagokio, beste hitzordu bat informazioa zabaltzeko, familiako beste kide batzuei hitzordua eman, dokumentazioa eskatu, etxera bisita egin,...
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Ezagutzeko fasearen ondoren esku-hartzea / jarraipena egin behar dela baloratzen bada: pertsonari gizarte diagnostikoa egitea proposatu, egoerak behar dituen balorazio tresnak zehaztu eta aplikatu: mendekotasuna baloratzeko balorazioa (BVD) edota desgaitasuna, Gizarte bazterketa baloratzeko tresna, Haurren babesgabetasun eta babes ezaren arrisku egoeren larritasuna baloratzeko tresna (BALORA) edota etxeko indarkeria egoerak baloratzeko tresna.
                                                                                                                                                                                                                                        4.- Diagnostikoak aholkatzen badu: arreta pertsonalizatuko plana egin (PAP) eta gizarte esku-hartze fasea hasi, arreta pertsonalizatuko esku-hartzearen edo esku-hartze familiarraren jarraipena, koordinazioa eta ebaluazio etengabea eginez eta eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatu.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Salbuespenezko kasuetan izan ezik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak jasotzeko pertsona edo familiaren egoera udal gizarte zerbitzuek baloratu behar dute.