Genero indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa

ZER DA?

Laguntza hauek baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktimentzat dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Eskaera egiten den datan Errenterian erroldatuta dauden emakumeek eta Euskal Autonomia Erkidegoan 6 hilabetek antzinatasunarekin. Baldintza hori ez da beharrezkoa izango aldez aurretik emakumea Euskal Autonomia Erkidegoaren edozein udalerritan erroldatua egon bada.
- Hileko konputuan lanbide arteko gutxieneko soldataren ehuneko 75 gainditzen duten errentarik ez izatea, bi aparteko pagaren zati proportzionala alde batera utzita.
- Pertsona fisikoaren identitatea egiaztatu.
- Enplegua eskuratzeko zailtasun bereziak izan.
- Aldez aurretik laguntza hau jaso ez izana, 1/2004 Lege Organikoaren babesean, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ez Estatuko beste erkidegoren batean.
- Genero indarkeriaren egoera egiaztatu, legeak aurreikusitako moduan, babes neurriak indarrean hasteko urtearen eta laguntza hau eskatzeko dataren artean gehienez ere urtebete igarota.
- Erasotzailearekin ez bizitzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Aurretik hitzordua eskatu behar da .
2.- Genero indarkeriaren biktima dela egiaztatzeko:
- Fiskaltzaren txostena
- Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.
- Biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartuak.
3.- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
4.- Zerga betebeharrak eguneratuak izatearen egiaztagiria.
5.- Pertsona fisikoaren identitatea egiaztatzeko:
6.- Pertsona fisikoaren identitatearen egiaztagiria
7.- Enplegua eskuratzeko zailtasun berezia egiaztatzeko:
8.- LANBIDEren txostena
9.- Pertsona fisikoen errenta maila egiaztatzeko:
- PFEZ aitorpena
- Zerga administrazioak emandako sarreren egiaztagiria
- Gizarte Segurantzak emandako sarreren egiaztagiria
- Erakunde ordaintzaileak emandako sarreren egiaztagiria
- Enpresa edo pertsona enplegatzaileak jasotako sarrera gordinen inguruan emandako egiaztagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Eskaera osatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen zuzendaritzara bidali.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Aurkeztutako errolda egiaztagirian erasotzailea jasota balego, helburu honetarako nahikoa izango da erroldan baja emateko eskaera egina izatea, oraindik ebatzita ez egon arren.
                                                                                                                                                                                                                                          Informazio gehiago: euskadi.eus egoitza elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuak departamentua da espedientea tramitatu eta ebazteko arduraduna. Hori dela-eta, eskaera Donostiako jendearentzako arreta zerbitzuaren bulegoetan egin daiteke (zuzenean).
                                                                                                                                                                                                                                          Andia kalea, 13
                                                                                                                                                                                                                                          20003 Donstia-San Sebastián (Gipuzkoa)
                                                                                                                                                                                                                                          Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara
                                                                                                                                                                                                                                          012 telefono zk.