Hondakinen Bilketarako Txartel Elektronikoa

ZER DA?

Txartel elektronikoa herriko biohondakinen edukiontzia (marroia) eta errefusa edo birziklagarria ez denaren edukiontzia (grisa) irekitzen ditu. Bi edukiontzi hauek sarraila elektronikoa dute eta txipa duen txartelak irekitzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxebizitzek, jarduera ekonomikoek eta elkarteek txartel elektronikoa izan beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez da beharrezkoa, erroldaren bitartez kontrolatuko da

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 24 ordu.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        Txartela momentuan egiten da

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Ingurumena

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Txartela galdua edo hondatua: (momentuz) Udalak dohaneko kopia ematen du. Txartelak etxebizitzara edo helbidera lotuta dago.

                                                                                                                                                                                                                                          10 litrotako poltsa konpostagarriak (edukiontzi marroia) eskuratzea: (momentuz) Udalak dohainik banatzen ditu udaletxean (txartela elektronikoa aurkeztu behar da) edo hainbat lekuetan jarritako makinetan (txartela irakurgailura gerturatu), hala nola: polikiroldegian, Beraungo A.E., Iztietako elizaren arkupetan, Kaputxikoak auzoko farmaziaren ondoan eta Agustinak AEaren ondoan. Dagoeneko hainbat komertzioetan salgai daude ere.

                                                                                                                                                                                                                                          Hondakinak gaika banatzeko informazio-gida: Kanpaina egin bitartean paperean banatu dira gida hauek. Udalaren ingurumeneko web orrian PDF formtoan dago: Birziklapen Gida

                                                                                                                                                                                                                                          Alta tramitatzeko: Etxebizitza berriak eraikitzean edo transmisioetan Udalak etxebizitza berriari lotutako txartela berria egingo du. Etxebizitza alokatzen denean txartela etxebizitza horri lotuko zaio.

                                                                                                                                                                                                                                          Hondakinak konpostatzeko programak: Konpostatzeko sistemaren bitartez, bilketa, garraioa eta tratamenduaren gastuak ekiditen dira. Programa honetan parte hartuz gero ez da edukiontzi marroia erabili behar izango. Bi modalitate daude:

                                                                                                                                                                                                                                          1.- AUZO KONPOSTA: Auzo desberdinetako eremu publikoetan jarritakoak dira. Familiari interesatzen bazaio etxebizitzako titularraren datuak aurkeztu beharko ditu udaletxean. Datu horiek jarraipen teknikoa egiten duen enpresari pasako zaizkio. Enpresa horrek formazio laburra emango dio (derrigorrezkoa) eta beharrezko materiala emango dio.

                                                                                                                                                                                                                                          2.- ETXEKO KONPOSTA: lorategi edo baratza duten etxebizitza pribatuentzako. Familiari interesatzen bazaio San Marko Mankomunitatean, Oiartzungo garbigunean (Talaia) edo Mankomunitatearen egoitzan aurrez aurre izena emango du. 360 litroko konpostagailua utziko zaie. Ondoren familiak etxebizitzako titularraren datuak aurkeztu beharko ditu udaletxean. Enpresa horrek formazio laburra emango dio (derrigorrezkoa).