Mariasun Landa Sariak

ZER DA?

Emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri ematen duten idazlanak saritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona interesdunak edo haren ordezkariak.

  1. Egilea 18 urte edo gehiago edukitzea
  2. Jatorrizkoak eta argitara eman gabeko lanak izatea.
  3. Partaide bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu.
  4. Formatuari dagokionez: 3.000 eta 6.000 arteko karaktere-kopurua izango du (zuriuneak barne). Ordenagailuz idatzia eta DIN A4 formatuan aurkeztuko da. Idazlanaren edukiarekin lotutako kalitate oneko irudiak ere aurkeztu beharko dira (gutxienez 2 eta gehienez 4).
  5. Jatorrizko lan guztiak euren egileentzat izango dira, jabetza intelektuala barne. Saritutako lanen autore eskubidek, aldiz, Errenteriako Udalak beretuko ditu, erakusketan jarri, argitaratu zein erreproduzitzeko eskubide osoaz.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Lana gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko da. Gutun-azalaren aurrealdean izengoiti edo lelo bat idatzi beharko da, inoiz ez, egilearen izena. Halaber, lana gizonezko batena edo emakumezko batena den adierazi beharko da eta egilea Errenterian bizi den ala ez.
  2. Beste gutun-azal itxi batean egilea identifikatzen duten datuak (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, e-maila, etab.) eta berari buruzko CV (curriculum vitae) laburra sartuko dira. Gutun-azal honen aurrean ere, beste gutun-azalaren aurrealdean idatzitako izengoiti edo lelo bera idatzi beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                          1. Dokumentazioa jaso eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                          2. Aurkeztutako dokumentazioa epaimahaiari bidali, beraiekin bildu eta erabaki.
                                                                                                                                                                                                                          3. Berdintasun Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du, epaimahaian erabakitakoa adieraziz.
                                                                                                                                                                                                                          4. Azkenik, Berdintasun Azpisaileko zinegotziak onartu eta irabazleei jakinaraziko zaie.

                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                            Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                            Honako sari hauek banatuko dira:

                                                                                                                                                                                                                            • Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450 € (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
                                                                                                                                                                                                                            • Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

                                                                                                                                                                                                                            Bi idazlan irabazleak gainera, hurrengo urteko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo dugu Udalak.
                                                                                                                                                                                                                            Epaimahaiak sariren bat hutsik uzteko erabakia har dezake.
                                                                                                                                                                                                                            Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.