Aisialdirako lokalak

ZER DA?

Aisialdi alternatiborako lokal­tzat hartuko da titularitate pribatuko sarbidea duen lokala, konkurren­tzia publikorik sortu gabe, eta, eraikinetako beheko solairuan dagoena, non Udal Planeamenduak instala­tzea baimen­tzen du, eta beti ere I Eranskinean ezarrita dauden eraikinen zerrendan sartuta daudenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Aisialdi alternatiborako lokal bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Kasu guztietan:

* Eskaera idatzi baten bidez egingo da eta bertan Ordenantzaren 16. artikuluan jarritako datuak azalduko dira:

2.- Obrarik egin behar badira jarduerarako:

Jardueraren susta­tzaileek jakinarazpena Udale­txean egin beharko dute, lokala eta instalazioak hasierari ekiteko presaturik daudenean

Jarduerari ekin aurretik aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu beharko da honako dokumentazioarekin batera:

«Jardueraren azalpenaren eta ezarriko diren neurrien memoria», eta bertan Ordenantzaren 15.1 artikuluak eskatzen duena jasoko da.

Dokumentazio teknikoa eta bertan Ordenantzaren 15.2 artikuluak eskatzen duena jasoko da.

3.- Lokala egokitzeko obrak egitea beharrezkoa izango balitz:

Obra lizen­tzia eskatu beharko dute, eta berarekin batera Ordenantzak 14.1 artikuluan eskatzen duena aurkeztu behardo da.

Lokala presta­tzeko obrak bukatu ondoren jarduerari hasiera emateko aldez aurreko jakinarazpena aurkeztuko da. Berarekin batera Ordenantzak 14.2 artikuluan eskatzen duena aurkeztuko da.

, dal Ur Zerbi­tzuaren arduradunaren sinadura eta OEaren zigilua.

4.- Obrek egituran edo fatxadan eragina badute aurkeztu beharko da, bere kasuan, proiektu teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        2 - Eranskina

                                                                                                                                                                                                                                        Tarifa eta karga tasa

                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
                                                                                                                                                                                                                                        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
                                                                                                                                                                                                                                        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
                                                                                                                                                                                                                                        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
                                                                                                                                                                                                                                        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
                                                                                                                                                                                                                                        2 - Tarifa Orokorra: aurrekomunikazioa behar duten jarduerak, lizentziapeko jarduera sailkatuen titularitatea aldatzea (baitere ez bada jarduera birsailkatzen):
                                                                                                                                                                                                                                        150m2 arteko establezimenduak102,00 €
                                                                                                                                                                                                                                        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak209,10 €
                                                                                                                                                                                                                                        500m2-tik gorako establezimenduak2.550,00 €

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, aurrekomunikazioa erregistratu eta eskaneatu, eta sarrera erregistroa eman.

                                                                                                                                                                                                                                        Hirigintzara dokumentazioa bidali.

                                                                                                                                                                                                                                        Jarduerako teknikarien aldetik egiaztatzea abian jarri nahi den jarduera egungo araudiarekin bat datorrela, eta udal teknikoaren bisita lokala ikuskatzeko eta txostena egiteko. Bertan azalduko da neurri osagarriak ezarri behar diren ala ez.

                                                                                                                                                                                                                                        Obrak bukatu ondoren, udal teknikoaren bisita lokalera, ikuskatzeko eta txostena egiteko. Bertan azalduko da neurri osagarriak ezarri behar diren ala ez, eta obren bukaera-aurrekontua.

                                                                                                                                                                                                                                        Txosten horren berri eman udal errenta azpisailari.

                                                                                                                                                                                                                                        Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren likidazioa jasotzen duen ebazpena, eta baita dagokion tasaren likidazioa ere.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Ez dago izapidetzeko edota ebazpena emateko eperik. Aurrekomunikazioa aurkezteak, dokumentazioarekin batera, obra sustatzailea ahalmentzen du aurkeztutako egun beretik obrak hasteko. Eta era berean, obrak bukatu ondoren jarduera abian jartzeko.

                                                                                                                                                                                                                                          Arautegi honetatik espresuki salbue­tsi­rik geratuko dira ostalari­tzako jarduerak, esate baterako, taberna, kafetegi edo jate­txe zerbi­tzuak, txo­koak, txos­nak, herri jabariko jarduerak eta gainerako jarduerak «Taberna, Kafetegi, Diskoteka, Bingo, Jolas Areto eta antze­koen Udal Ordenan­tza arau­tzailea»rekin lotura dutenak, halakoek arautegi zeha­tzak baitituzte.