Errenteriako Hirigune Historikoan 2020. urtean ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko Jabekide-Erkidegoei eta eraikinen jabeei dirulaguntzak ematea

ZER DA?

Dirulaguntza ematea Errenteriako Hirigune Historikoan Eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Hirigune Historikoko jabekide-erkidegoak eta eraikinen jabeak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. EITak egiteagatik:

- EITa udalean aurkeztu izanaren agiriaren kopia.

- EITaren ordainsarien faktura ordaindu izanaren agiriaren kopia.

  1. Obrak egiteagatik:

- Obra baimenaren kopia

- Egindako obren fakturaren kopia

- Proiekturik balego, horren idazketaren eta zuzendaritzaren ordainsarien fakturaren kopia.

  1. Kasu guztietan:

- 2018an Udalaren kontzeptu honengatik dirulaguntza jaso bada, berariaz aipatu behar da dirulaguntza jaso dela.

- Jasotako beste edozein dirulaguntzari buruzko dokumentazioa.

- Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        Hirigintza azpisailera helarazi.

        Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

        Hirigintza Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera

        Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)

        Azkenik, Hirigintza Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabe edo jabekide-erkidegoei jakinaraziko zaie.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK