Aisialdiko udal baratze ekologikoak erabiltzeko lizentzia ematea

ZER DA?

“Errenteriako Baratze Parke”ko baratze ekologikoak erabiltzeko lizentziak emateko baldintzak ezartzea.
Baratzeak erabiltzeko lizentziak jabetzarik gabe eman ziren 2014ko Otsailaren 2an urtebeterako (1) , eta gehienez 5 urte arte luzatu ahal izango dira (2019ko urtarrilaren 31a arte).

Baratze Parke-ko esleipendunak derrigortuta daude baratzen kudeaketarako elkarte bat sortzera.

Esleipendun batek baratza uzteko eskaera egiten duenean, itxaron zerrendaren hurrengoari deituko zaio eta urte beteko baimen berri bat emango zaio beti ere 2019ko urtarrilaren 31a arte luza daitekena.
Behin lizentzien emakidaren gehienezko 5 urteko epea igaro ondoren (bost urte, luzapenak barne), Udalak beste deialdi bat egingo du baratzeak adjudikatzeko. Horretarako beste oinarri eta baldintza batzuk onartu ahal izango ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Baratza Parkean baratze ekologikoak hartzeko lizentzien onuradun izan daitezke Errenteriako Udalerrian erroldaturiko pertsonak (edo beren ordezkoek) eta benetan herrian bizi direnak, gutxienez urtebete lehenago adjudikaziorako deialdia argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horrez gain, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Fisikoki gaitasuna izatea aisialdiko baratze ekologikoan nekazaritzako eta labore lanak egiteko. Adin txikikoen eskaerak aitak, amak edo tutoreak abalatu beharko ditu. Eta heldu hori izango da arduraduna Araudi honen ondorioetarako.
  2. Errenteriako Udalarekin zerga edo beste mota bateko betebeharretan egunean egotea.
  3. Familia-unitatearen beste inolako kiderik ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
  4. Ez eskatzaileak ez familia-unitatearen beste inolako kiderik nekazaritzako jardueretarako egokiak diren landa izaerako lursailak ez izatea, lursail horiek Errenteriako edozein lekutan daudela ere.
  5. Aldez aurretik aisialdiko baratze ekologikorik izan badu, zigorrik jaso ez izana Araudian aurreikusitakoa ez betetzeagatik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Ardurapeko adierazpena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        1.2.7 - Baratza Sozial Ekologikoak

                                                                                                                                                                                                                                        Tarifa urtekoa eta zatiezina izango da.

                                                                                                                                                                                                                                        30 m2-ko baratza bakoitzeko, urteko45,90 €
                                                                                                                                                                                                                                        60 m2-ko baratza bakoitzeko €/urteko91,80 €
                                                                                                                                                                                                                                        Fiantza:102,00 €

                                                                                                                                                                                                                                        Fiantza baimena amaitzean itzuli egingo zaio, betiere araudi aplikagarrian adierazitakoa betez gero.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2. Itxaron zerrendan izena eman.
                                                                                                                                                                                                                                        3. Egungo esleipendunaren uzte eskaera (orokorra) fidantza itzultzeko kontua jarrita jaso eta giltzak entregatu beharko ditu. Ondoren eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        4. Txosten teknikoa egin.
                                                                                                                                                                                                                                        5. Baratze uztearen ebazpena. (OBBA)
                                                                                                                                                                                                                                        6. Aurreko esleipendunari fidantza itzuli.
                                                                                                                                                                                                                                        7. Itxaron zerrendaren hurrengoarekin harremanetan jarri.
                                                                                                                                                                                                                                        8. Fidantza jarri.
                                                                                                                                                                                                                                        9. Baratzea emateko ebazpena eta giltzak eman.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Kontratazio eta Ondarea

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          • Interesdunek itxaron-zerrendan eman dezakete izena.
                                                                                                                                                                                                                                          • Itxaron-zerrendak eragina izango du libre dauden baratzeak adjudikatzeko, hasiera batean hautatuak izan direnek uko egin edo adjudikazio-hartzaile maila galtzeagatik. Kasu horretan, baratzearen adjudikazioa egingo da baratze horren aurreko onuradunak erabili gabeko emakida eperako (nolanahi ere, gehienez 2019ko urtarrilaren 31 arte izango da)