Lizentzi gabeko obrak

ZER DA?

Hontan datza: udalaren baimenik gabe edo baimenak ezarritako baldintzekin bat ez datozen obrak erregularitzeko espediente bat da.

NORK ESKA DEZAKE?

Bi eran hasi daiteke:

- Bata: obrak egiten ari direla ikusi duen partikular batek jarritako denuntziaren bidez.

- Bestea: udal zerbitzu teknikoek berak egindako ikuskapenaren bidez, edo Udaltzaingoak egindako txostenaren bidez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Edozein kasutan:

- Partikularraren salaketa egin diren obrak aipatzen dituena.

- Udaltzaingoak egindako txostena egindako ekintzak adierazten dituena.

- Txosten teknikoa, baimenik gabe egindako obrak zehazten dituena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz eska daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 449610

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        1.1 - Eskatutako obra-baimen edo aldez aurreko komunikazio bakoitzeko, aurrekontuaren arabera:
        6.000,00€ arteEzer ez/Exentas
        6.000,01€ eta 12.000,00€ bitartekoak87,77 €
        12.000,01€ eta 30.000,00€ bitartekoa433,45 €
        30.000,00€tik gorakoak865,62 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egunetik 2 hilabetera
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Partikularrak egindako salakeraren idatzia edo Udaltzaingoaren txostena jaso, eskaneatu eta sarrera erregistroa eman.

        Hirigintzara dokumentazioa bidali.

        Udal Arkitekto Teknikoaren txostena edo, horrela balitz, Udal Arkitektoarena.

        Hirigintzako Delegatuaren ebazpena. Bertan agindua emando da baimenik gabe egindako obrak gelditzeko eta era berean legalizatzeko.

        Eskaera eta obra legalizatzekoari buruzko dokumentazioa jaso, eskaneatu eta sarrera erregistroa eman, eta Hirigintzara bidali.

        Obrak legalizatzeko kasuan:

        Udal arkitekto teknikoaren edo udal arkitektoaren txostena, obrak legalizatzekoaren aldekoa.

        Hirigintzako Delegatuaren ebazpena, obrak legalizatzen dituena.

        EIOZ-ren likidazioa, eta horrela balitz, udal tasarena ere bai.

        Legezta ezinak diren obren kasuan edo legeztatzeko eskaera epez kanpo egiten den kasuan:

        Udal arkitekto teknikoaren edo udal arkitektoaren txostena, obrak legezta ezinak direla adierazten duena.

        Hirigintzako Delegatuaren ebazpena. Bertan aginduko da egindako obrak eraistea, eta hasierako egoerara bueltatzea, beti ere interesatuaren gain, eta baita, horrela balitz, dagozkien erabilera edo erabilerak behin betirako gelditzea.

        Hori guztia, dagokion zigortze espedientearen kalterik gabe, hirigintza arau-haustearengatik ireki daitekeena.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Espediente honek ekar dezake izun bat edo bat baino gehiago jartzea.