Jabari publikoa behin-behinean hartzea obrak egiteko

ZER DA?

Jabari publikoaren erabilera pribatiboa obrak egiteko edo aldamioak, edukiontziak eta garabiak jarri edo materialak pilatu eta horrekin zerikusia duten jarduerak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal lizentzia batek baimendutako obrak egiterakoan jabari publikoa aldi baterako hartu behar duten pertsona fisiko edo juridikoek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Dokumentazio guztia aukeztea eta tasen ordainkeka baimena hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago egin behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        - - Tarifak
        Espaloian edo oinezkoen gunean erreserbatutako Ml: /ml eta aste edo frakzioko.2,37 /ml
        Galtzadan edo aparkaleku guneetan erreserbatutako Ml: ml eta aste edo frakzioko.3,62 /ml
        Okupazio lineal hori baimenduko da gutxieneko beharrezko zabalerarako eta gehienez bi metrorako.-
        Beharrezkoa denean zabalera handiagoko okupazioa eremu jakin batean, sortutako eremuan m2 bakoitzeko prezio hauek ezarriko dira.-
        Espaloian edo oinezkoen gunean erreserbatutako M2: /m2 eta aste edo frakzioko.1,22
        Galtzadan edo aparkaleku guneetan erreserbatutako M2: m2 eta aste edo frakzioko.1,79
        Beste igoera batzuk-
        Okupaziorako beharrezkoa balitz ibilgailuak ateraraztea, erretiratutako kotxe bakoitzeko ondorengo euro kupurua igoko da, era bakarrean eta lehen aldian soilik.3,88
        Gainera, TAOk erregulatutako eremuko aparkalekuetan eragiten denean, ondorengo euro kopurua igoko da astean (edo frakzioa bigarren egunetik aurrera) ezabatutako aparkaleku bakoitzeko.4,95

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: egun 1.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Eskaera berehala bidali, posta elektronikoz, Udaltzaingoaren zerbitzu administratiboei udaltzaingoa-plocal.admin@errenteria.eus eta Udaltzaingoko teknikaria jbengoetxea@errenteria.eus
        3. Udaltzaingoaren teknikaria harremanetan jarriko da eskatzailearekin eta baimenaren inguruabarrak zehaztuko ditu, baita Kutxabankeko 2095 5064 83 1062389530 kontu korrontean ordaindu beharreko tasaren kopurua ere. Nahi izan ezkero, ordainketa Zu! Zure Udala - Arreta zerbitzuan egin dezake kreditu txartelarekin.
        4. Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria Zu! Zure Udala - Arreta zerbitzuan utzi ala posta elektronikoz, Udaltzaingoaren zerbitzu administratiboei udaltzaingoa-plocal.admin@errenteria.eus eta Udaltzaingoko teknikaria jbengoetxea@errenteria.eus bidali.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK