Urbanizazio Proiektua

ZER DA?

Urbanizazio proiektuak urbanizazio obretako xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra proiektuak dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Urbanizazio Proiektuaren hiru atal paperean eta bat formatu digitalean. Bere edukia honakoa izango da: obretako ezaugarrien memoria deskribatzailea, proiektuaren planoak eta xehetasun planoak, neurketak, obra eta zerbitzuen aurrekontua eta baldintza-agiriak, azterlan, segurtasun-kalitate eta hondakinen kudeaketarako programez gain.

* Urbanizazio Proiektua planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAren Azken Xedapen Bigarrenean aurrikusitako ataletako baten barruan badago, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren menpean egongo da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua. Hirigintza araudia betetzeko aldizkari ofizialetan eta prentsan egiten diren argitaratze gastuak, horiek beren benetako balioan likidatuko dira.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete hasierako onespenerako + 20 egun alegazioetarako + 2 hilabete behin betiko onespenerako.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa hasierako onespenaren izapidean. Aldekoa behin betiko izapidean.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu eta Hirigintzara bidali.
        2. Hirigintzako arkitektoaren eta aholkulari juridikoaren txostenak, eta Hiri Mantenura jakinarazpena.
        3. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
        4. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
        5. Txosten sektorialen eskaera.
        6. GAOn eta baita gehiengo hedapena du(t)en egunkari(et)an eta www.errenteria.eus web orrian ere, 20 egunez iragarkia argitaratzea alegazioak aurkeztu ahal izateko.
        7. Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena.
        8. Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoak egindako txostenak.
        9. Hirigintza Batzorde Informatiboari berri eman, eta gero Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako proiektuaren behin betiko onespenaren erabakia. Erabaki horren berri eman.
        10. Udal tasaren eta eraikuntzetarako zergaren likidazioa.

        * Proiektua ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozeduraren menpean egongo balitz, izapidea egunean dagoen araudiak xedatzen duenaren arabera egingo da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Eskaera telematikoki egiten bada, paperezko agiriak zein formatu digitalekoak Herritarren Arreta Zerbitzuan pertsonalki aurkeztu beharko dira.