Hitzarmena

ZER DA?

Udalak ezartzen du planeamendua edo, nolanahi ere, hiritartze jarduketa programan, hirigintza burutzapenerako sistema jarduera.
Hitzarmen-sistemaz jardun ahal izateko, beharrezkoa izango da, lurzoruaren jabetzaren % 50 baino gehiagok hitzarmen bat sinatuz eta
honako konpromisoak bere egitea:

  1. Hitzarmen-batzarra osatzea.
  2. Batzarraren bidez birpartzelatze-agiria egitea, jarduketaren onurak eta kargak ekitatez banatzeko.
  3. Nahitaez eta doan laga beharreko lursail eta ondasunen ekarpena egitea, legean, plangintzan edo hitzarmenean ezarritako bezala.
  4. Jarduketa-unitateari legeak, plangintzak edo hitzarmenak ezarritako urbanizatze-karga guztiak bere kontura izatea eta urbanizatzearen, azpiegituren eta zerbitzuen obra guztiak burutzea.

Hitzarmen-batzarra eratzea ez da beharrezkoa izango eragindako lurrazal guztia jabe bakarrarena baldin bada. Orduan, jabeak bereganatuko ditu batzarrari ezarritako betebeharrak eta hitzarmena ere hark sinatuko du.

NORK ESKA DEZAKE?

Lurzoruaren jabetzaren %50 baino gehiagoren eskariz, edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Hitzarmenaren eduki zehatza Udalak ezarriko du hiritartze jarduketa programarekin batera, interesdunek edo udal-administrazioak berak proposatuta.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: epe horietan hitzarmena sinatuko ez balitz, Udalak jarduketa sistema aldatuko luke eta eragile urbanizatzaile edo burutzapen publikoko sistema bat hautatu.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu eta Hirigintzara bidali
        2. Hirigintzako arkitektoak eta aholkulari juridikoan egindako txostenak.
        3. Hirigintza batzordeari berri eman eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia hitzarmena onartuz.
        4. Kaltetutako jabeei jakinaraztea eta hitzarmena sinatu.
        5. Hitzarmenaren laburpena argitaratu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Jabeek Udalaren aurrean hartutako konpromisoak bermatzeko hitzarmenaren sinatzaileek urbanizazio kargen zenbatekoaren %7ari dagokion abal bat gordailatu beharko dute.
          Batzarra eratzeko epea:
          Planeamenduan ezarrita badago: 6 hilabete, planeamendua behin betiko izaeraz onartzen den egunetik.
          Hiritartze Jarduketa Programan jasota badago: 2 hilabete.