Hitzarmen Batzarra

ZER DA?

Hitzarmen Batzarrek hirigintza-intereseko elkarte izaera dute, hirigintzako plangintza hitzarmen-sistemaz egikaritu behar direnen kasuetan parte hartzeko edo laguntzeko.
Batzarrak kalteturiko terreno jabeek osatuta izango dira, bertara atxiki direnak, eta era berean ere exekuzio unitatearen kudeaketan parte hartu behar duten urbanizazio enpresak atxikitu ahal izango dira, Batzarrak horrela erabakiko balu.

NORK ESKA DEZAKE?

Adostasun hitzarmena sinatuko duten jabeek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Hitzarmen Batzarra eratzearen eskritura publikoa, eta bertan estatutuak jasoko dira.
  3. Zenbait jabekide atxiki direla adierazten duten eskriturak.
  4. Batzarraren idazkariak sinaturiko ziurtagiria. Bertan adieraziko da GAOn eraketaren iragarkia argitaratu dela eta alegazioak izan diren ala ez. Era berean, adieraziko da gainontzeko jabekideei eta gainontzeko eskudun titularrei jakinarazi zaiela, hilabeteko epean Batzarrean sartu ahal izateko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        Hirigintza araudia betetzeko aldizkari ofizialetan eta prentsan egiten diren argitaratze gastuak, beren benetako balioan likidatuko dira.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Dokumentazioa Hirigintzara bidali.
        3. Udal teknikarien txostenak.
        4. Hirigintza Batzorde Informatiboari berri eman eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia eraketaren eskritura onartuz. Erabakia jakinarazi.
        5. Erabakia eta eskrituren kopiak Gipuzkoako Foru Aldundira bidali Hirigintza-intereseko Elkarteen Erregistroan gordeta gera dadin.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK