Xehetasun Azterketa

ZER DA?

Xehetasun Azterlanek helburutzat dute edozein lurzoruko antolaketa xehearen zehaztasunak osatzea edo egokitzea. Bere zehaztasunak honakoak izango dira:

  • Lerrokadurak eta sestrak finkatzea, zuzentzea edo osatzea.
  • Bolumenak antolatzea.
  • Urbanizazio obren, edota eraikinen, instalakuntzen eta gainontzeko obra eta hiri ezaugarri osagarrien zenbait baliabide eta ezaugarri estetiko edo osagarriak arautzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Hasiera batez bere aurkezpena Udalari dagokio, baina edozein pertsona fisikok edo juridikok edota haien ordezkariek egin dezakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Xehetasun Azterlanaren hiru kopia paperean eta bat formatu digitalean. Bere edukia honakoa izango da:
  • Legeak ezarritako mugak errespetatzen dituela adierazten duen Memoria zuritzailea eta baita Plan Orokorrak edo garapenerako planeamenduaren zehaztapenak osatzearen edo egokitzearen beharra justifikatzen duena ere
  • Informazio planoak.
  • Ordenazio xehatuaren planoak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.6 - Hirigintzako espedienteak tramitatzea:
        Kontsultak egitea eta hirigintzako zedulak371,94
        Hondamendi aitormena, hala eskatuta930,19
        Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa3.718,10
        Plan partzialak3.718,10
        Plan bereziak.3.718,10
        Xehetasun ikerketak1.242,31
        Urbanizatzeko jarduketa programa1.859,51
        Birsailkatze proiektua1.859,51
        Birsailkatze-prozedura laburrak930,19
        Nahitaezko desjabetze espedienteak, onuraduna Konpentsazio Batzordea denean1.242,31
        Txostena egitea erabilera turistikoko etxebizitzek eta etxebizitza partikularretako logelek bete beharreko baldintzei buruz.50

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete hasierako onarpena emateko. Hasierako onarpenetik 3 hilabete behin betiko onarpena emateko.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu eta Hirigintzara bidali.
        2. Hirigintzako arkitektoaren eta aholkulari juridikoaren txostenak.
        3. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
        4. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
        5. Txosten sektorialen eskaera. GAOn eta baita gehiengo hedapena du(t)en egunkari(et)an eta www.errenteria.eus web orrian ere, 20 egunez iragarkia argitaratu alegazioak aurkeztu ahal izateko.
        6. Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena.
        7. Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
        8. Hirigintza Batzorde Informatiboaren txostena, eta gero Udalbatzak hartutako Planaren behin betiko onespenaren erabakia. Eskatzaileari eta gainontzeko interesatuei erabaki horren berri eman.
        9. Aldundiari plana bidali Erregistroan jasota gera dadin.
        10. GAOn eta baita gehiengo hedapena du(t)en egunkari(et)an eta www.errenteria.eus web orrian ere iragarkia argitaratu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren, aldaketak funtsezkoak izango balira, plan partzialaren testu bategin berria idatziko da. Testu hori hasiera batez onartu eta berriro jendaurreko epea irekiko da.
          Eskaera telematikoki egiten bada, paperezko agiriak zein formatu digitalekoak Herritarren Arreta Zerbitzuan pertsonalki aurkeztu beharko dira.