Urbanizatzeko jarduketa-programa

ZER DA?

Urbanizatzeko jarduketa-programen xedea hau da: hiri-lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea, behar bada faseetan, arautzea eta antolatzea.
Batez ere, adostasun jarduketa-sistema pribatuei dagokie, garapenerako hirigintza plangintzak aurretik ezarritakoak (Plan Berezia eta Plan Partziala).

NORK ESKA DEZAKE?

Administrazio publikoek edo partikularrek sustatuak izan daitezke, terreno jabeak izan edo ez.
Garapenerako hirigintza plangintzak aurretik ezarritako adostasun jarduketa-sistema pribatu kasua balitz, UJPak eremuaren %50a osatzen duten lur-jabeek aurkeztuko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 153 artikulua (hirigintza-tekniko edukia) eta 154 artikulua (hirigintza-juridiko edukia) jasotako edukia duen dokumentazioa.

Gutxienez:

  1. Exekuzio programa jasotzen duen memoria.
  2. Urbanizazioaren aurreproiektua
  3. Jarduketak hartzen duen exekuzio unitateen muga eta informazio planoak.
  4. Jarduketak xede duen eskubide eta ondasun jabeen erlazioa eta partzelatze planoa.
  5. Ekonomia eta finantza arloko bideragarritasun azterketa, jarduketak hartzen dituen ondasun eta eskubide guztien balorazioarekin.
  1. Administraziotik at dauden pertsonek edo entitateek egindako eskaeren kasutean, jarduketak aurreikusitako eremurako urbanizazioaren kostuaren %1eko fidantza jarri beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.6 - Hirigintzako espedienteak tramitatzea:
        Kontsultak egitea eta hirigintzako zedulak371,94 €
        Hondamendi aitormena, hala eskatuta930,19 €
        Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa3.718,10 €
        Plan partzialak3.718,10 €
        Plan bereziak.3.718,10 €
        Xehetasun ikerketak1.242,31 €
        Urbanizatzeko jarduketa programa1.859,51 €
        Birsailkatze proiektua1.859,51 €
        Birsailkatze-prozedura laburrak930,19 €
        Nahitaezko desjabetze espedienteak, onuraduna Konpentsazio Batzordea denean1.242,31 €
        Txostena egitea erabilera turistikoko etxebizitzek eta etxebizitza partikularretako logelek bete beharreko baldintzei buruz.50 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: hilabete hasierako onespena emateko + 20 egun alegazioentzako + 2 hilabete behin betiko onespena emateko.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa, betiere interesatuei jakinarazten bazaie.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Dokumentu juridiko-teknikoa aurkeztu beharko da eta fidantza jarri.
        3. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        4. Dokumentuaren edukiari buruzko hirigintzako arkitektoaren txostena, urbanizazioari buruz obra publikoen arduraduna den udal arkitektoaren eta hirigintzako udal aholkulari juridikoaren txostena.
        5. Hiri Mantenimendu azpi-sailari urbanizazio obretako zehaztapenaren edukia jakinarazi.
        6. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
        7. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
        8. Eskatzaileari eta jarduketak kalteturiko eskubide eta ondareen titularrei jakinarazi.
        9. GAOn eta www.errenteria.eus web orrian 20 egunez iragarkia argitaratu alegazioak aurkeztu ahal izateko.
        10. Alegazioak izanez gero, dokumentua egin duen taldearen txostena.
        11. Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoak egindako txostenak.
        12. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman eta Hirigintza Batzorde Informatiboari berri eman, eta gero Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako programaren behin betiko onespenaren erabakia.
        13. Erabaki horren berri eskatzaileari eta kaltetutako jabeei berri eman.
        14. Tasak likidatzea eta ordaindu.
        15. GAOean eta www.errenteria.eus web orrian argitaratzea, bere edukien laburpenarekin batera.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK