Lur betelanak egiteko lizentzia

ZER DA?

Lur eta harkaitzekin betelana egiteko lizentzia. Lurzoru naturaletik hartutako lur eta harkaitzak erabiliz inguru baten forma aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Proiektu teknikoa.
  3. Uren eta biodibertsitate babesaren gaietan konpetentzia duten erakundeek egindako txostena.
  4. Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 DEKRETUAren III Titulua. 26 eta jarraiko artikuluak zehazten duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        1.3 - Lurrak mugitzea, lur-soroak egokitzea, lurretan betelanak eta zabortegiak:
        0,28 €/m3-ko, gehienez1.299,63 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
          2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
          3. Ingurumen udal teknikariaren txostena.
          4. Alkatearen ebazpena obra lizentzia emanaz, eta bere kasuan baldintzak jarriz.
          5. Fidantza jarri, hala dagokionean.
          6. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin behineko likidazioa (EIOZ)
          7. Betelanak hasi aurretik eta azpiegituren obrak egin ondoren, jardueraren aurrekomunikazioa aurkeztuko da, obra lizentzia aipatutako dokumentazio guztia erantsita.
          8. Ingurumeneko udal teknikariaren txostena. Bertan azalduko da neurri osagarriak ezarri behar diren ala ez.
          9. Lanak bukatu ondoren, interesdunak jarritako fidantza itzultzea eska dezake.
          10. Lanen egoera egiaztatu ondoren, Ingurumeneko udal teknikariak txostena egingo du, eta bere ondorioz fidantza itzultzea edo ez erabakiko da.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Ingurumena

            OHARRAK

            500.000 m3.tik gorako edukiera duten betelanen exekuzioa urte betetik aurrera luzatzen direnak, sailkatutako lizentzia beharko dute dagokion izapideekin 3.6 ikusi... Kasu honetan epe legala 6 hilabetekoa da.