Obra handirako lizentzia/eraikuntza berria - handitze obrak eta abar

ZER DA?

Oinplano berriko obrak, handitze edo eraberritzekoak, igogailua jartzekoak, eraikinak botatzeko..... obrak egiteko lizentzia (etxebizitzak, industri pabiloiak...)

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Oinarrizko proiektua teknikari eskudunak sinatua (ez du ikuskaturik egon behar).
  2. Baimena eskatzeko exekuzio proiektua aurkezten bada, teknikari eskudunak sinatua egon beharko du eta ikuskatua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        8.- Irakaskuntza Arautuko ikastetxeko obrak.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:0,15 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:0,25 %
        1.2 - Eraikinen erabilera edo lehen erabilerarako baimena.
        Etxebizitza erabilera ez duen lokal bakoitzeko:-
        Etxebizitza bakoitzeko87,77 €
        Trastetegiak edo antzekoak 20 m2 arte30,91 €
        21 eta 200 m2 artekoak129,95 €
        201 eta 500 m2 artekoak423,40 €
        500 m2-tik gorakoak865,62 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Eskaera, proiektu teknikoa eta gainontzeko dokumentazioarekin doana, jaso eta egiaztatu, eskaneatu eta erregistratu.
          2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
          3. Udal arkitektoaren txostena.
          4. Baimena eman edo ukatzen duen Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki arrazoitua, eta www.errenteria.eus web orrian jarri.
          5. Hirigintzako Batzorde Informatiboari obra baimena eman izanaren berri eman.
          6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa (EIOZ). Obra bukaerako aurrekontua hasierako proiektuan jasotakoaren desberdina bada, lehen erabilpen baimena ematerakoan likidazio berria egingo da.
          7. Exekuzio Proiektuaren aurkezpena, teknikari eskudunak idatzia eta ikuskatua. Hori guztia eskaerarekin eta horrela badagokio, obrak hasteko Zuinketa eta Soka jartzea eskatuz.
          8. Obrak bukatu ondoren, lehen erabilpen baimena eskatu beharko da. Horretarako obra baimenaren baldintzetan zehaztatutako dokumentazioa aurkeztuko da.
          9. Lehen erabilpen baimena: obrak proiektu teknikoaren eta hirigintza lizentziaren arabera egin direla egiaztatu ondoren, eta betiere udal arkitektoak txostena egindakoan, Tokiko Gobernu Batzarrak baimena eman edo ukatzeko emandako erabaki arrazoitua. Bukaerako aurrekontua hasierako proiektuan jasotako aurrekontuaren desberdina izango balitz.
          10. EIOZaren behin betiko likidazioa.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

            OHARRAK

            Eskaera telematikoki egiten bada, paperezko agiriak zein formatu digitalekoak Herritarren Arreta Zerbitzuan pertsonalki aurkeztu beharko dira.
            Inoiz ezin izango dira hiri antolamenduko edo egungo araudiarekin bat ez datozen fakultate edo eskubideak jaso.