Lehen erabilerako lizentzia

ZER DA?

Oinplano berriko eraikinak edo handitze obrak edo erreforma egindako eraikinak lehen aldiz erabiltzeko baimena (azkeneko horiek betiere azkena lortutako eraikinaren konfigurazioa aurretik zegoenaren desberdina bada).
Baimena ematen da eraikina proiektu teknikoaren arabera egin, handitu edo erreformatu dela egiaztatu ondoren eta onartutako obra handiaren arabera eta segurtasun eta osasungarritasuneko baldintza teknikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Lehen erabilera e skaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Obra zuzendaritzaren obra amaierako ziurtagiria.
  3. Obra amaierako likidazioa.
  4. Obra amaierako dokumentua.
  5. Eraikinak dituen fatxada guztien argazkiak.
  6. Eraikuntza eta etxebizitzaren estatistika inprimakia.
  7. Babes ofizialeko etxebizitzaren behin betiko kalifikazioa (horrela badagokio).
  8. Telekomunikazioen azpiegitura komunen obra amaierako ziurtagiria, eskudun teknikoak emana eta proiektuaren exekuzioaren zuzendaritza eman duenak. (20 etxebizitza dituen eraikinetarako edo aipatutako azpiegiturak distribuzio sarean elementu aktiboak badituzte).
  9. Telekomunikazioen ikuskapenerako lurralde buruzagitzaren ziurtagiria (aurreko atalean sartzen ez direnentzat).
  10. Añarbeko Urak mankomunitateak emandako hartuneetarako baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.2 - Eraikinen erabilera edo lehen erabilerarako baimena.
        Etxebizitza erabilera ez duen lokal bakoitzeko:-
        Etxebizitza bakoitzeko87,77 €
        Trastetegiak edo antzekoak 20 m2 arte30,91 €
        21 eta 200 m2 artekoak129,95 €
        201 eta 500 m2 artekoak423,40 €
        500 m2-tik gorakoak865,62 €

        Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren behin betiko likidazioa (EIOZ)

        Obra lizentzia eman ondoren proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berria aurkeztu beharko da behin betiko likidazioa egin ahal izateko.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa, hirigintza edo lurralde antolamenduarekin bat ez badator ezik.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Udal arkitektoaren txostena. Bertan jasoko eraikin berriaren, handitzearen edo erreformaren obrak proiektu teknikoaren arabera eta emandako hirigintza lizentziaren arabera egin diren eta segurtasuneko eta osasungarritasuneko baldintzak betetzen dituen.
        4. Alkatearen ebazpena lehen erabilerarako baimena emanaz.
        5. Lehen erabilerarako lizentziari dagokion tasaren likidazioa eta, behin betiko aurrekontua proiektuak aurreikusitakoaren desberdina balitz, EIOZ-ren behin betiko likidazioa.
        6. Dagozkien fidantzen itzulpena, horrela balegokio.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK