Jarduera Sailkatua Ireki Aurreko Kontsulta

ZER DA?

Merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat abian jartzeko aurrekomunikazioa edo jarduera sailkatuentzako lizentzia eskaera aurretik kontsulta egiteko aukera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Jarduera deskribatzen duen txosten bat, honako azalpenekin:
  • Jardueraren deskripzioa (merkataritza, industria, ostalaritza...) eta kokalekua.
  • Lokalaren azalera eta gelak: komunak, biltegiak...
  • Makineria: mota eta potentzia.
  • Pertsonengan eta ingurumenean izan ditzakeen eraginak: hotsak, hondakinak, isurketak...
  • Ondorioak txikiagotzeko proposatutako neurriak.
  • Lokalaren banaketa planoa: 1:100 eskala.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Udal injineru teknikoaren txostena.
        4. Idatziz proiektuari buruzko balorazioa jakinarazi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK