Jarduera sailkatuetarako lizentzia-Ez bizitegirako ez hiritarra ez den lurzorua

ZER DA?

Ingurumenean, pertsonengan edo bere ondarean eragin handia duten jarduera eta instalazio publikoentzako lizentzia administratiboaren erregimenari lotuta dauden lizentziak (7/2012 Legea, apirilak 23koaren II.B eranskina) eta bizitegi erabilera ez duten hiri lurzoruan kokatu behar direnak edo bere izaerarengatik mota horretako lurzoruan jarri daitezkeenak.
Jarduera ireki aurretik, udal zerbitzu teknikoetan informazio eskaera egin daiteke.
* Lokala egokitzeko, jarduera lizentzia eskaerarekin batera, obra lizentzia eskatu beharko da. Edozein kasutan, sailkatutako lizentziari lotuta dauden jarduerentzat ezin izango da obra lizentziarik eman jarduera lizentzia eman arte. Bi lizentziak tramite administratibo bakarrean eman ahal izango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Lizentzia erregimenaren menpean dagoen sailkatutako jarduera abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Sailkatutako jarduera rako lizentzi a eskaera. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Proiektu teknikoa eta deskribapen memoria (ale bat paperean eta bi digitalean), eskudun teknikariak sinatua. Bertan jasoko da:
    1. Jardueraren ezaugarriak; kokatu beharreko ingurunearen deskribapena; ingurumenean izan dezakeen eragina eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak eta zein izango den bere eraginkortasun maila eta segurtasun bermea.
    2. Planoak:
      • Instalazioaren kokapena.
      • Instalazioen oinplanoa: 1:100 edo antzeko eskala.
    3. Obretako aurrekontua .
  3. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren menpeko proiektuen kasuan, aipatutako dokumentazioak ingurumen inpaktuaren azterketa jaso beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        1 - Tarifa gehitua: lizentziapeko jarduera sailkatuak:
        50m2 arteko establezimenduak112,20 €
        51m2-tik 150m2 bitarteko establezimenduak229,50 €
        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak382,50 €
        500m2-tik gorako establezimenduak3.442,50

        Tarifa honek ez du jasotzen hirigintza araua betetzeko egin behar diren aldizkari ofizialeko edo prentsako argitaratze gastuak. Horiek beren benetako balioan likidatuko dira.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa, ingurumeneko erakundeak kontrako txostena egiten duenean izan ezik.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Hirigintza plangintza betetzen ez bada, txosten teknikoa egin ondoren jarduera lizentzia espresuki ukatu.
        4. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari osasun txostena eskatu.
        5. Jendaurreko epea: GAOn iragarkia eta bizilagunei jakinarazi, 15 eguneko epea emanez alegazioetarako.
        6. Osasun txostena jaso eta, izango balira, alegazioak jaso.
        7. Jarduerari buruz, eta bere kasuan alegazioei buruz, udal teknikoak emandako txostena proiektua hirigintza araudiarekin bat datorrela egiaztatuz.
        8. Alkatetzaren ebazpena jarduerari aldeko txostena emanaz, eta Eusko Jaurlaritzari espedientea bidali neurri zuzentzaileak jartzeko eskatuz.
        9. Eusko Jaurlaritzaren txosten teknikoa (industria lurzorua edo urbanizaezina), bere kasuan neurri zuzentzaileak jartzen dituena.
        10. Udal teknikariaren txostena, neurri zuzentzaileak berretsi eta baldintzak zehazten dituena.
        11. Obrei buruz udal teknikoak emandako txostena. Obra handia balitz, udal arkitektoak egingo du txostena.
        12. Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia, obra lizentzia eta jarduera lizentzia emanaz.
        13. Hirigintza Batzordean emandako jarduera lizentziaren berri eman.
        14. Dagozkien tasak eta zergen likidazioa eta ordainketa.
        15. Sailkatutako jardueraren aurrekomunikazioa. Jakinarazpenak jarduera abian jartzeko ahalmena ematen dio sustatzaileari.
        16. Jardueraren teknikoak martxan jarri nahi den jarduera araudiarekin bat datorrela egiaztatu.
        17. Neurri zuzentzaileak ezarri direla eta ziurtagiriak aurkeztu direla egiaztatu, eta lokalaren inspekzio bisita eta txostena egin neurri osagarriak jartzearen beharra ala ez azalduz.
        18. Eraikuntza hondakinen kudeaketarengatik jarritako fidantza itzultzeko txostena, dagokionean.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Eskaera telematikoki egiten bada, paperezko agiriak zein formatu digitalekoak Herritarren Arreta Zerbitzuan pertsonalki aurkeztu beharko dira.