Doako aholkularitza-, zuzenketa- eta itzulpen zerbitzua

ZER DA?

Udalak doako aholkularitza-, zuzenketa- eta euskara-gaztelania eta gaztelania-euskararen arteko itzulpen zerbitzua eskaintzen du.

NORK ESKA DEZAKE?

- Errenterian erroldatutako herritarrek.

- Herriko establezimenduek (oharrak, gutunak, jatetxeetako kartak, prezio-zerrendak,...).

- Herriko elkarteek (kirol elkarteak, kulturakoak, gastronomikoak,...).

- Herriko enpresek (faktura-ereduak, gutunak, errotuluak,...).

Baldintza orokorrak

- Testuaren gehienezko luzera: 3 orrialde.

- Epea. Udal Hizkuntza Politika sailak duen lan-karga kontuan hartuta egingo da, eta ekartzen duen unean jakinaraziko zaio eskatzaileari noizko egin ahal izango den.

- Testuak argi idatzita egongo dira eta, ahal dela, euskarri informatikoan entregatuko dira.

- Idatzia sortu duenaren edo arduradunaren telefono zenbakia eskuratu beharko da beti, izan litezkeen zalantzak argitzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 13 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      Agiriak jaso eta itzuli edo zuzendu, artxibatu eta kopia bat eskatzaileari bidali.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

        OHARRAK

        Testuen zuzenketa

        - Zuzendu beharrekoa eskatzaileak euskaratutakoa baldin bada, jatorrizko testua ere ekarri beharko du.

        Testuen itzulpena

        Ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

        • Testuaren erabilera:
          • Testua zabalpen publikorako edo behin eta berriz erabiltzekoa izatea: kartelak, errotuluak, inprimakiak, fakturak,...
          • Ez dira itzuliko, adibidez, elkarte edo talde pribatu baten aktak edo erakunde publikoetara bideratzen diren dokumentuak.
        • Testuaren gehienezko luzera: 3 orrialde.
        • Formatua: editatzeko modukoa testua (ez PDF, ez Power Point).
        • Testu luzeagoak direnean, Udal Hizkuntza Politikak itzulpen enpresa batera bideratuko du eskatzailea.
        • Aldez aurretik itzulitako testu baten antzeko testu bat itzultzeko eskatzen denean, aurretik egindako itzulpena ere ekarri beharko da.