Udal Hizkuntza Politika departamentuak euskarekin zerikusia duten ekintzak eta programak burutzeko 2019ko diru-laguntzen lehiaketan parte hartzea.

ZER DA?

Udal Hizkuntza Politika departamentuak ematen dituen diru-laguntzak eskatzea. Lerroak hauek dira:

4.1) Alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologa-tuetan parte hartzea.

4.2) Euskaraz emandako udako ikastaroetan parte hartzea: EHUk eta UEUk emandako ikastaroak.

4.3) Zeharka euskara sustatzea helburu duten begirale ikastaroetan parte hartzea.

4.4) Saltoki eta enpresen errotulazioa eta web orriak.

4.5) Bai Euskarari ziurtagiria lortzea.

4.6) Enpresetan euskararen erabilera, ezagutza eta ikusgarritasuna sustatzeko egitasmoak burutzeagatik.

4.7) Langabetuei, DBE edo/eta GLD jasotzaileei euskalduntze-alfabetatzerako ikastaro hasierako diru-laguntzak.

4.8) Gurasoak eta tutoreak: alfabetatze-euskalduntze ikastaro homologatuetan parte hartzea

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek (normalean behar bezala erregistratutako elkarteak edo enpresak) edo haien ordezkariek, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria.Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Eskaera orria behar bezela beteta.
  3. Pertsona arduradunaren edo eskaera egiten duen elkarte edo enpresaren ordezkariaren NANa.
  4. Deialdiaren oinarrietan eskatzen diren bestelako agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso, egiaztatu, erregistratu eta eskaneatu.
        2.- Udal Hizkuntza Politika sailera helarazi.
        3.- Eskaera ongi egina egon ezean, edo agiririk faltako balitz, interesatuari zuzentzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 lan eguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola ulertuko da.
        4.- Hizkuntza Politika saileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena egingo du deialdian ezarritako irizpideen arabera. Txostenak eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren kopurua zehaztuko du.
        5.- Ondoren, proposamenaren berri Herritarrak batzordeari emango zaio (zinegotziek osatutako organoa).
        6.- Azkenik, saileko zinegotziak diru-laguntza onartu eta parte hartu duten pertsona eta entitate guztiei emango zaie ebazpenaren berri

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

          OHARRAK

          Udalarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik.