Jardueraren Baja

ZER DA?

Jardueraren titularrek jarduera hori utzi nahi dutenian eskatzen duten tramitea da (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria...)

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren titularrak edo bere ordezkariak. Kasu batzuetan maizterrak utzi egiten du jarduera baja eskatu gabe eta lokalaren jabeak hondakinen tasak ez ordaintzeko jardueraren baja eskatzen du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. JEZ bajaren kopia

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        2.- Hirigintzara dokumentazioa bidali

        3.- Teknikaria lokaletik pasa eta jarduera egiten ez dela ziurtatuko du eta txostena egingo du

        4.- Jardueraren arabera, diligentzia bat egingo da expedienterako edo bajaren ebazpena aterako da

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Tabernen kasuan maizterrak baja eskatzen badu, jabearekin jartzen gara harremanetan jarduerari baja eman aurretik normalean beste norbaitek hartzen duelako taberna. Orduan titularitate aldaketa tramitatzen dugu maizter berriarekin.