Itzulpen zerbitzua

ZER DA?

Udalak itzulpen zerbitzua ematen die herritarrei, euskara-gaztelera arteko itzulpen zerbitzua eta testuen zuzenketa eskaintzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuak edo herritar orok edo herrian enpresa duen edonork eska dezake itzulpen zerbitzua. Testua gehienez ere 3 orrialdekoa izango da.

Zuzenketa: zuzenketarako testua eskatzaileak itzulitakoa bada, jatorrizko testua ere ekarri behar du

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu normalizatuan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 13 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      Agiriak jaso eta itzuli edo zuzendu, artxibatu eta kopia bat eskatzaileari bidali.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Udal Hizkuntza Politika - Euskara Zerbitzua

        OHARRAK

        Testua zabalpen publikorako edo behin eta berriz erabiltzekoa izatea: errotuluak, inprimakiak, material zerrendak, fakturak, menuak...

        Itzulpena edo zuzenketa Udal Hizkuntza Politika departamentuak duen lan karga kontuan hartuta egingo da eta ekartzen den unean jakinaraziko zaio eskatzaileari itzulpena noizko egin ahal izango den.