Auzo jaietan herri jabarian barrakak jartzeko

ZER DA?

Auzoetan egiten diren jaietan barrakak jartzeko baimena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoaren bitartez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

    Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  2. Barraken zerrenda.
  3. Dokumentazioa.
  4. Kokapenaren krokisa.
  5. Auzo elkartearen baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Postaz eskatu daiteke: Alfonso XI z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Eskaerak jaso.
        2. Eskatu txostenak (Hirigintza eta Udaltzaingoa).
        3. Baimentzeko dekretua egin.
        4. Interesdunei jakinarazi.
        5. Lizentziari dagozkion udal zergak kobratu: 30 euro (asteburuko prezio unitarioa, 5 postu eta atrakzio arte).
        6. Fidantza jarri behar da: 50 euro aisialdiko jarduera bakoitzeko.
        7. Ikuskapen aktak egin barraketan.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

          OHARRAK

          Araudi aplikagarria
          10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendeaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena . Bereziki:

          • 15. Artikulua “Ikuskizun jarduera eta lokalen Baldintza Teknikoak ”.
          • 28.2 eta 3. Artikulua “Egiaztagiri Teknikoak eta Aseguruak.
          • 33 Artikulua “Leku irekietako ikuskizun eta jarduerak.