Izaera pertsonaleko datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko edo erabiltzearen aurka egiteko eskubideak

ZER DA?

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak espresuki dio administrazioak datu pertsonalak eskatzen dizkion interesdunak berak datu horiek eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituela. Hori horrela, interesdunek eskubide hauek izango dituzte:
- Udal fitxategi automatizatuan tratatuak izango diren izaera pertsonaleko datuak eskatu eta horiei buruz informazioa doan jasotzeko eskubidea. Baita datu horiekin egin diren edo egitea aurreikusita dauden jakinarazpenen berri izateko eskubidea ere.
- Udal fitxategi automatizatu batean dauden izaera pertsonaleko datuak zuzentzeko eskubidea.
- Udal fitxategi zehatz batean dauden datuak ezabatzekoa. Ezabatzearen ondorioz, datuak blokeatu egingo dira.
- Izaera pertsonaleko datuak tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, egoera pertsonal zehatz bati dagozkion bidezko zio arrazoitu eta bidezkoak daudelako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan, eskaeraren arrazoiak azalduz. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
- Eskaera: atzipen eskubidea erabiltzeko .
- Eskaera: zuzentzeko eskubidea erabiltzeko.
- Eskaera: ezerezteko eskubidea erabiltzeko.
- Eskaera: aurka egiteko eskubidea erabiltzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 10 egun.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: hilabete bat eskuratze kasuan. 10 egun zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko kasuetan.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Dagokion fitxategian datuak aldatu edo ezabatu.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Interesatuari jakinarazi bere eskaera gauzatu dela. Fitxategiaren arduradunaren ustez datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskaera bidezkoa ez bada, arrazoituta jakinaraziko zaio interesatuari 15/1999 Lege Organikoaren 18. artikuluak eta 1720/2007 Errege Dekretuaren 117-119 artikuluek xedatzen duten erreklamazioa jarri ahal izateko.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          - Eskubide hauek, erabat edo partzialki, ukatuz gero interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake, eta Bulegoak 6 hileko epean erabaki beharko du erreklamazio bidezkoa den edo ez.
                                                                                                                                                                                                                                          Lotutako agiriak
                                                                                                                                                                                                                                          - Datu pertsonalen babesaren arloko jardunbide egokien eskuliburua EAEko Toki Erakundeetarako.