Herri jabaria hartzea kirol probak egiteko

ZER DA?

Errenteriako udalerrian herri jabaria hartzea kirol probak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak, edo interesa duen edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan edo antolatzailearen idatzia. Bertan, gutxienez, ondoko informazioa jasoko da: probaren izena, antolatzailearen identifikazioa, probaren eta muntaiaren ezaugarriak, eguna, ordutegiak eta eskatu beharreko materiala (eskatzen bada). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN zenbakia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Ibilbidearen krokisa.
  3. Antolatzailearen Erantzukizun Zibileko Aseguruaren polizaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Kiroletako Azpisailaren bulegoetako mostradorean (Galtzarabordako Kiroldegia, 1. solairua) astelehenetik ostiralera
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 91 telefono zenbakira dei daiteke edo ondoko helbidean: kirolak@errenteria.eus.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Udaltzaingoari bere eskumeneko alderdien inguruko txostena eskatzen zaio.
        3. Muntaiaren bat egin behar izanez gero, Hirigintzari txostena eskatzen zaio.
        4. Okupazioa mendietan, gune naturaletan, eta abar... baldin bada Mendi eta Ingurumen Departamentuari eskatzen zaio dagokion txostena.
        5. Antolatzaileak udal materiala eskatzen badu, Hiri Mantenua azpisailari material horren erabilgarritasunari buruzko eskaera egiten zaio (Gerkud-en bidez).
        6. Txostenak jaso ondoren, herri jabaria hartzeari buruzko Dekretua egiten da.
        7. Herri jabaria okupatzeari buruzko dekretuaren jakinarazpena helarazten zaio eskatzaileari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

          OHARRAK