Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko baimena

ZER DA?

Terrazak, mahaitxoak eta instalazio osagarriak bide publikoan jartzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Ostalaritzaren lizentzia (dastalekuak barne) duen edozein pertsona interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Kokapen planoa eta baita mahaiak eta aulkiek kokapenarena ere.
  2. Instalatu nahi diren hiri-altzarien deskribapena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.1.1.2 - Mahaitxo bakoitzeko tarifa urtekoa eta zatiezina izango da, beti ere ondorengo mailaren
        2 mahai200,69
        4 mahai392,55
        6 mahai576,05
        8 mahai749,39
        10 mahai917,64
        12 mahai1.073,04
        14 mahai1.228,59
        16 mahai1.371,34

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Udaltzaingoko udal arkitekto teknikoaren txosten teknikoa.
        4. Zerbitzuetako delegatuaren ebazpena, baimena eman edo ukatuz.
        5. Dagozkion tasen likidazioa.
        6. Fidantza jarri, hala dagokionean.
        7. Bost urteko luzapen automatikoa pasa ondoren, eskaera eginez gero baimena luzatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Behin lizentzia eman ondoren, bide publikoan mahaitxoak jartzeko baimena urte naturalerako izango da, eta automatikoki bost urterako luzatutzat hartuko da gehienez.