Jabari publikoa hartzeko baimena

ZER DA?

Jabari publikoan jarduerak eta instalazioak jartzeko baimena, hau da, egitura muntaiak (oholtzak), ohe elastikoak, parrilak, puzgarriak, txurreriak, zirkuak, gaztaina postuak, ume karruselak, mahai informatiboak eta abar.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoek edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.1.2.2 - Gaztaina-saltokiak:
        Urriaren 1etik martxoaren 31ra postu bakoitzeko124,44 €
        1.1.2.3 - Txurro eta kausera denda:
        Hilabete edo gutxiagorako249,19 €
        1.2.1 - Aisialdirako jarduerak: aisialdirako jardueretako herri jabaria hartzeagatik tarifak, hauexek izango dira:
        Zirku-ikuskizunak edo antzekoak218,59 €
        Dantzaldiak, kontzertuak, antzerkiak eta antzeko dibertsio ekitaldiak eguneko113,02 €
        Atrakzioak, zabuak, zaldiko-maldikoak, feria-etxolak, tonbola komertzialak:-
        Feria etxolak, ml bakoitzeko eta eguneko12,50 €
        Noriak, zaldiko?maldikoak, baby karruselak, latigoak, e.a, egun eta metro diametro bakoitzeko7,45 €
        Autotxokeak, m2-ko eta eguneko3,83 €
        Tonbola komertzialak, m2-ko eta eguneko13,92 €
        Zabuak eta aurreko idatz-zatietan jasotzen ez diren antzeko okupazioak, m2 eta egun bakoitzeko2,04 €
        Madalenetan: prezio bakarra postu eta atrakzio guztietarako26.520,00 €
        Inauteriak: prezio bakarra postu eta atrakzio guztietarako708,90 €
        Auzoetako jaiak: asteburuko prezio bakarra postu eta atrakzio guztietarako30,60 €
        Fidantza: aisialdiko jarduera bakoitzeko.51,00 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Jardueraren txostenak teknikariei eskatu:
            • Puzgarriak, txurreriak eta zirkuak: Udaltzaingoa, arkitekto teknikoa eta injineru teknikoa.
            • Gaztaina postuak eta mahai informatiboak: Udaltzaingoa.
            • Egitura muntaiak (oholtzak) eta ohe elastikoak: Udaltzaingoa eta arkitekto teknikoa.
            • Parrilak jartzea: Udaltzaingoa eta injineru teknikoa.
            • Karruselak eta azokako atrakzioak: Udaltzaingoa, injineru industriala, arkitekto teknikoa eta injineru teknikoa.
          3. Baimenaren dekretua.
          4. Jakinarazpena.
          5. Ikuskapenak eta egiaztatze aktak.
          6. Tasa kobratu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

            OHARRAK

            Eskaera aurkezteko epea: ekitaldia egin baino hilabete lehenago, gutxienez.
            Tabernetako terrazek edo mahaitxoek bere prozedura propioa daukate.

            Udal Sail/Azpisail arduraduna: Hirigintza. Jarduerak edo instalazioak Kulturak, Hezkuntzak, Berdintasunak edo Kultur Aniztasunak.. babestutako beste ekitaldiren batekin zerikusia izango balu, azpisail horrek tramitatuko luke.