Elkarteen Udal Erregistroa: inskripzio eskaera

ZER DA?

Errenterian lankidetza-lanak egiten dituzten elkarteak elkarteen udal erregistroan inskribatzea, betiere hauen zuzeneko edo zeharkako eginkizunek ez badute zerikusirik enpresaritza, lan-profesional edo artistikoekin. Horretarako, lehenbizi, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta egon behar dute.

NORK ESKA DEZAKE?

Elkartearen legezko ordezkari den edozeinek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Elkarteen udal erregistrorako eskaera.
2.- Elkartearen Estatutuen fotokopia
3.- Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia eta Gizarte Segurantza Saileko Elkarteen Erregistroan izena emanak daudela adieraziz eguneratutako agiria
4.- Zuzendaritza karguak dituzten lagunen izenak.
5.- Elkartearen helbidea
6.- IFKren fotokopia
7.- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren zein epigrafetan dagoen alta emana egiaztatzen duen agiria
8.- Urteko aurrekontua eta ekintzen egitaraua

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Idazkaritzara bideratu agiriak.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Gaiaren arabera sail/azpisail arduradunaren txostena.
                                                                                                                                                                                                                                        4.- Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpena, Udal Elkarteen Erregistroan inskribatzeko baimena emanez edo ukatuz.
                                                                                                                                                                                                                                        5.- Elkarteari jakinarazpena.

                                                                                                                                                                                                                                        6.- Udal erregistroan inskribatzea.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          - Urtero batzarreko deia eta aktaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Bertan, gutxienez, bertaratutakoen kopurua, kasu bakoitzerako hautatutako zuzendaritza karguak eta emandako aldaketak jasoko dira. Hiru urtez jarraian ez balitz aipatu dokumentazioa aurkeztuko, interesdunari hitz egiteko aukera eman ostean, elkarte horri Erregistroan baja emango litzaioke.
                                                                                                                                                                                                                                          - Udalak Erregistroko inskripzioa ezabatu ahal izango du baldin eta jotzen bada elkartearen jardunak ez direla udalaren lankidetzakoak. Ezabaketa arrazoitu egingo da, eta halaber entzute tramitea bermatuko duen espedientea ireki.
                                                                                                                                                                                                                                          - Inskripzioko punturen batean aldaketaren bat emanez gero, izena emandako elkartea arduratuko da Erregistroari jakinarazteaz.
                                                                                                                                                                                                                                          - Informazio gehigarria: Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan izena emateko: www.euskadi.net