Jarduera aurrekomunikazioa obrak egiteko eta jarduera martxan jartzeko

ZER DA?

Idatzi honen bidez jardueraren sustatzaileak Udalari bere datuak eta gainontzeko dokumentuak jakinarazten dizkio lokal batean egokitze obrak hasteko, txikizkako merkataritza jarduerei ekiteko, edo establezimendu iraunkorretan zenbait zerbitzu emateko, eta baita obrak bukatu ondoren jarduera martxan jarri dela jakinarazteko ere. Hori guztia lokalen erakusketa eta salmentarako azalera erabilgarria 750m2 baino handiagoa ez den kasuetan. 12/2012 Legea, azaroaren 26koa, merkataritzaren askatasunerako presazko neurriei eta zenbait zerbitzuei buruzkoa.
Jarduera ireki aurretik, udal zerbitzu teknikoei informazioa eskatu diezaieke.

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza edo zerbitzu jarduera bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Merkataritza jarduerarako lokalaren egokitze obrak hasi baino lehenagoko aurrekomunikazioa ere normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Obraren aurrekontua.
  3. Jardueraren memoria, lokalaren planoa, gaur egungo egoerarena eta etorkizuneko egoerarena.
  4. Alokairu kontratuaren edo jabetzaren eskrituren kopia.
  5. Lokalean ur edangarriaren horniduraren inpre s oaren kopia.
  6. Jarduera hasi aurretik: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.
  7. Obrek egituran edo fatxadan eragina badute, edo jarduerak zenbait instalakuntza beharko balitu, hau da hozkailu kamerak edota elikadurak manipulatzen badira, horri dagokion araudi tekniko zehatza betetzen duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, edo horrela aurreikusia balego, proiektu teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        2 - Tarifa Orokorra: aurrekomunikazioa behar duten jarduerak, lizentziapeko jarduera sailkatuen titularitatea aldatzea (baitere ez bada jarduera birsailkatzen):
        150m2 arteko establezimenduak102,00 €
        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak209,10 €
        500m2-tik gorako establezimenduak2.550,00 €
        Kuota %100 haunditzea:-
        Lantegi ezberdinak (zurgintzak, montaia, mekanizazioa, ogi edota gozogintza zein kateringeko-lantegiak...) aurrekomunikazioa behar dutenak:-
        Hostalaritza eta sukaldaritzako establezimenduak eta baita ikuskizun publikoak edo jolas-jarduerak, aurretik lizentiziapean ez dauden sailkatutako jarduerak.-

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, merkataritza jarduerarako lokalaren egokitze obrak hasi baino lehen aurrekomunikazioa erregistratu eta eskaneatu, eta sarrera erregistroa eman.
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Jarduerako teknikarien aldetik egiaztatzea bai egin behar diren obrak, bai abian jarri nahi den jarduera egungo araudiarekin bat datozela.
        4. Obrak bukatu ondoren, udak teknikoaren bisita lokalera, ikuskatzeko eta txostena egiteko. Bertan azalduko da neurri osagarriak ezarri behar diren ala ez, eta obren bukaera-aurrekontua.
        5. Txonten horren berri udal errenta azpisailari jakinaraztea.
        6. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren likidazioa jasotzen duen ebazpena, eta baita dagokion tasa ere.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Prozeduraren epea
          Ez dago izapidetzeko edota ebazpena emateko eperik. Aurrekomunikazioa aurkezteak, eskatutako dokumentazioarekin batera, obra sustatzailea ahalmentzen du aurkeztutako egun beretik obrak hasteko. Eta era berean, obrak bukatu ondoren jarduera abian jartzeko.