Oinezkoen eremuetan, baimendutako ordutegitik kanpo zirkulatzeko baimena

ZER DA?

Baimen berezia da Errenterian motordun ibilgailuetan oinezkoen eremuetara sartzeko, eta, hala dagokionean, aparkatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Herriko oinezkoentzako eremuetan ibilgailu batean zirkulatu behar dutela justifikatzen duten pertsonek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Oinezkoentzako eremuetan zirkulatzeko beharra egiaztatzen duen dokumentazioa.
  3. Dokumentazioa baimena hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago aurkeztu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua, mugarriak irekitzeko giltza edo aginte kontrola ere eskatzen denean izan ezik. Azken kasu horretan fidantza jarri beharko da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Udaltzaingora dokumentazioa bidali.
        3. Departamentuko teknikariaren txostena.
        4. Departamentuko delegatuaren oniritzia.
        5. Oionezkoen eremuan zirkulatzeko txartela eman.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Urte osorako baimenak urtero berritu behar dira.